*GSuite propioa dutenekin, Administrazio kontsola nola dagoen antolatuta aztertuko da.
Sortu karpeta bat zure gelako ikasleekin zereginak partekatzeko/elkartrukatzeko. Hori bakarrik izango da karpeta horren helburua.
Partekatu ikasleekin edizio-baimenarekin.
Gelako gai bati buruzko hainbat fitxategi (testuak, bideoak, abestiak, irudiak...) igoko dituzte karpeta honetara, adibidez "animalia ornodunak" gaia.
Sortu beste karpeta bat aurreko gaiaren izenarekin.
Partekatu zure gelako ikasleekin ikusteko baimenarekin. Helburua izango da gelako lanak gaika partekatuta izatea, ikasleek ikus ditzaten.
Elkartrukatzeko karpetatik fitxategi guztiak mugituko dituzu gai bati buruzko karpeta berri horretara. Ikasleek edo familiek emailez bidalitako argazkiak, lanak, audioak, bideoak, ... kokatu karpeta honetan.
Horrela, ikasleen zeregin guztiak partekatu/antolatu ahal izango dituzu karpeten bidez.
Sortu karpeta bat lan-astearen izenarekin.
Sortu azpikarpeta hauek:
Ikasleentzako lanak: testuak, jarduerak, bideoak, audioak, bideotutorialak...
Ikasleen lanak: E-mail/Whatsapp bidez edo Drive-n partekatuta, bidal ditzaketen lanak: testuak, eskuz egindako lanen argazkiak, prozesuren bat azaltzen duten bideo-grabazioak, testuren bat irakurrita edo albiste bat kontatuta audio-grabazioak, ...