Moodle

Gida didaktikoa

Deskargatu gida didaktikoa (pdf)

Xedea


Irakasleek gune birtuala erabiltzea bere ikasleekin, ikastetxeko Moodle instantzian, arlo bati buruzko ikastaroa sortuz, antolatuz eta hornituz, bertako zein urrutiko irakaskuntza ahalbideratuz.

Nori zuzenduta

Moodle plataforma duten ikastetxeetako irakasleak.

Helburuak

  • Moodle eta orohar LMS bat zer den ezagutzea.

  • Ikastetxeko instantzian ikastaro bat sortzea.

  • Ikasleekin komunikatzeko tresnak ezagutzea.

  • Ikasgaiko edukiak antolatzeko tresnak ezagutzea.

  • Ikasleek egingo dituzten jarduerak sortzeko tresnak ezagutzea.

  • Ikasleen jarduera jarraitzeko eta ebaluaziorako tresnak ezagutzea.

Edukiak

1.- MOODLEen oinarrizko ezaguera eta antolaketa

  • LMS zer den. Moodle, zergaitik bai.

  • Boost itxuraren ezaugarriak. Blokeak.

  • Ikastaro bat sortu ikastetxeko instantzian

        • Ikastaroa konfiguratu

        • Ikasleak matrikulatu

        • Babeskopiak

2.- Komunikaziorako tresnak

  • Plataforma osoan

    • Norberaren profila

    • Mezularitza

  • Ikastaroan

    • Sinkronoak

      • Txat-gela

      • BigBlueButtom bideokonferentzia

    • Asinkronoak

      • Foroak

      • Elkarrizketa

      • Kontsulta

      • Inkesta

      • Atazen feed-back-a

3.- Baliabideak: edukiak antolatzeko tresnak

  • Etiketa

  • Orria

  • Fitxategia

  • URL-a

  • Karpeta

  • Liburua

  • IMS eduki-paketea

4.- Jarduerak: ikasleen lanerako tresnak

  • Zeregina

  • Galdetegia

  • H5P eduki interaktiboa

  • Glosarioa

  • Wikia

  • Datu-basea

5.- Jarraipen eta ebaluaziorako tresnak

  • Jarraipenerako tresnak:
    partaideen zerrenda, agerraldien txostena, zereginen epeak, egutegia, datozen ekitaldiak, jardueren osaketa.

  • Kalifikaziorako eta ebaluaziorako tresnak:
    Galdetegiak, kalifikazio automatikoa; eskuzko kalifikazioa:, zuzena eta errubrika bidezkoa; iruzkinak edo feedbacka; kalifikazio-liburua.


Metodologia

Ikastaroa Moodle plataforman dago. Edukiak, jarduerak eta komunikazio tresnak bertan daude.

Diseinatutako ikastaroa on-line ikastaroa da. Autoformaziorako baliagarria izan badaiteke ere, Berritzeguneko tutoreak partaideek egindako jardueren jarraipena egingo du eta aukera dauka bai modu presentzialean zein webinar bitartez azalpenak emateko edukiei buruz edo prozedureei buruz.

Partaideen artean zein ikastexeko beste irakasleekin lankidetza sustatu behar da.

Beraz partadideek horrela ikasiko dute:

  • Eduki eta prozeduren azalpena zuzenean jasoz (presentziala edo webinar), tutoreaak erabakiko du.

  • Apunteak irakurriz.

  • Bideotutorialak ikusiz.

  • Atazak egiten, gehienetan haiek sortutako ikastaroan edukiak eta jarduerak sortuz.

    • Tutore, ikaskide eta ikastetxeko beste irakasleekin komunikatuz.


Partaidea bi espazio birtualetan mugituko da:

Moduluaren ikastaroa, Berritzegunearen Moodle plataforman.

Hemen ikasle rola izango du, edukiak kontsultatu, jarduerak burutu eta tutore eta ikaskideekin komunikatuko da.


Bere ikastetxeko Moodle plataforman arlo bati buruzko ikastaroa.

Hemen irakasle-editore rola izango du, ikastaroa konfiguratu, antolatu eta hornituko du.

Jarduerak

Hasi baino lehen:

Berritzeguneko aholkulariak ikastaroa martxan jarri behar du eta partaideak matrikulatu.

Partaideei ikastarorako sarbidea eskuragarri jarri behar die:

  • URL-a

  • Erabiltzailea

  • Pasahitza

Gogoan izan, erabiltzaile-izena edo pasahitza ahaztuz gero "Zure erabiltzaile-izena edo pasahitza ahaztu duzu?" funtzionalitatea erabili daitekela.

Partaide bakoitzak martxan jarri behar du ikastaro bat bere ikastetxeko Moodle plataforman:

  • Ikastetxeko Moodle instantziako administratzailearekin harremanetan jarriko da ikastaroa sortzeko.

  • Sortutako ikastaroan matrikulatuko da irakasle-editore rolarekin.

Gutxienez osatu behar diren jarduerak

1.- MOODLEen oinarrizko ezaguera eta antolaketa

  • Partaidearen ikastaroan:

    1. Ikastaroa konfiguratu: izenburua jarri; itxura "gaika" konfiguratu, gai guztiak orri batean.

    2. Ikastaroa bisitarientzat ireki pasahitza baten bitartez.

    3. Ikastaroan ondokoak matrikulatu: Berritzeguneko tutorea eta ikastetxeko bi irakasle.

  • Berritzegunearen ikastaroan:

    1. Blokeko forora bidali sortutako ikastaroaren esteka (URL-a), bisitarientzako pasahitza aipatuz.

2.- Komunikaziorako tresnak

  • Berritzegunearen ikastaroan:

    1. Nork bere profila eguneratu beharko du aurkezpenerako laukia betez eta norberaren argazkia eta zaletasunak gehituz.

    2. Onar itzazue kontaktu gisa ikastaroko gainontzeko partaideak.

    3. Parte hartu tutoreak deituriko txat-gelan edo BigBlueButtom bideokonferentzian.

  • Partaidearen ikastaroan:

    1. Bi foro sortu:

      • Hasierako atalean erabilera orokorreko foro arrunta.Denek bidal ditzakete mezu berriak eta erantzunak.

      • Lehenengo atalean eztabaida jakin bat burutzeko foroa. Denek bidal ditzakete erantzunak baina ez mezu berririk.

    2. Lehenengo atalean "galdera" bat sortu. Nahikoa da bi aukera izatea.

    3. Hasierako atalean txat-gela bat sortu. Ezaugarriak arretaz konfiguratu.

3.- Baliabideak: edukiak antolatzeko tresnak

  • Partaidearen ikastaroan:

    1. "Orria" izeneko baliabide bat sortu hasierako atalean. Ikastaroan landuko diren edukiak edo egitura idatzi. Elementu grafiko bat erabili ere.

    2. "Orria" izeneko bigarren baliabide bat sortu lehenengo atalean. Gaiarekin zerikusia duen testu bat idatzi eta bideo bat txertatu (YouTube, Vimeo...).

  • Berritzegunearen ikastaroan:

    1. Blokeko forora bidali ondoko hau: mezu bat non zure editorearen itxura (pantaila kaptura bat egin) ikusiko den eta eta azaldu zein ikono ez duzun ulertzen.

4.- Jarduerak: ikasleen lanerako tresnak:

  • Partaidearen ikastaroan:

    1. "Zeregina" jarduera bat sortu, 'on-line testua' modukoa. Gutxienez finkatu entregatze-data.

    2. Bigarren zeregin bat sortu, 'pdf bidalketa' modukoa.

    3. H5P eduki interaktiboa sortu, 'bideo interaktiboa' adibidez. Youtubeko bideo batean bai/ez erantzuteko moduko bi galdera txertatu.

  • Berritzegunearen ikastaroan:

    1. Bete itzazu proposatzen diren H5P jarduerak.

5.- Jarraipen eta ebaluaziorako tresnak

  • Partaidearen ikastaroan:

    1. Aurreko ataleko zereginaren feed-backa egin, zuzendu pdf fitxategiaren gainean.

  • Berritzegunearen ikastaroan:

    1. Jarduera osaketaren laukitxoak markatu edukiak irakurri edo bistaratutakoan.


Ebaluazio irizpideak


Ikastaroaren agiria lortzeko hau egin behar da:

  • Jarritako jarduerak osatu eta ezarritako epean eskatzen diren ebidentziak bidali beharko ditu ikasleak.

Ikastaroaren agiria



Moduluaren garapena eta agiria Berritzegune bakoitzak erabakiko du:

      • Tutorearekin, saio presentziala edo webinar.

        • Xedea, helburuak eta prozedurak azaltzeko.

        • Taldea ezagutzeko.

        • Oinarrizko kontzeptuak argitzeko.

      • Nork bere aldetik X ordu edukiak lantzeko eta proposatzen diren jarduerak egiteko.

Erreferentziazko webguneak