HBIak ezagutu, sortu edota moldatu eta partekatu exelearning tresna erabiliz norbanako hezkuntza testuingurura moldatzeko eta metodologien eraldaketa /eguneraketa zein eraldaketa digitala lortzeko.
Baldintza hauek betetzen dituzten irakasleei:
"Irakaskuntzako Gaitasun Digitalaren Erreferentzia Markoaren"A2 maila 1.,2.eta 3.eremuetan eta A1 maila 5.eremuan.
Heziberri 2020ra egokitutako sekuentzia didaktiko bat edo programazio bat eginda izatea.
Sortutako HBIa Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 lizentziapean ekoiztuko da, publikoan jarriko da eta Amarauna web semantikoan estekatuko da.
Helburuak:
Hezkuntza-baliabide irekia (HBI) zer den jakitea.
REA nola eta non aurkitu jakitea, erabiltzeko eta/edo aldatzeko.
Egile-eskubideak eta dauden lizentzia motak ezagutzea.
Online sekuentzia didaktiko baten egitura ezagutzea (atazak, ebaluazio-tresnak eta abar) eta baliabide bat aldatzeko edo sortzeko aplikatzea eXeLearning tresna erabiliz.
EXeLearning lan-ingurunearen ezaugarri nagusiak eta oinarrizko funtzioak ezagutzea.
EXeLearning-en sekuentzia didaktiko bat editatzeko/sortzeko eta argitaratzeko gai izatea.
“Hezteko baliabide irekiak sortu eXelearning erabiliz”ikastaroak irakasleen gaitasun digitala garatzen eta hobetzen laguntzen du, bereziki:
1. eremuan Informazioa eta informazio-alfabetizazioa
2. eremuan. Komunikazioa eta lankidetza
3.eremuen, Eduki digitalak sortzea
5. eremuan, Arazoak konpontzea
Ikastaro honetan, INTEFen "irakaskuntzako Gaitasun Digitalaren Erreferentzia Markoaren" eskumen-deskribatzaile hauek landuko dira.
Ikastaroaren edukiak hainbat multzotan egituratu dira:
1.Multzoa HBIak eta biltokiakLizentziak.
2.Multzoa MetodologiaHBI baten diseinua.CANVA.
3.MultzoaExelearning.
4.MultzoaHBI-a sortzea.
5.MultzoaEsportazioa.Argitalpena eta zabalpena.
6.MultzoaHausnarteka.
Multzo bakoitzak hiru zati ditu:
Foroak, multzo horretarako komunikazio-tresnak biltzen ditu: kontsulta-foroa, abian den blokean landutako gai espezifikoei buruzko zalantzak formulatzeko eta erantzuteko, eta kafetegia, gizarte-trukerako foro informala, ikasturte osoan berbera dena.0.,1.,5.eta 6.multzoetako “foro ebaluagarria” jarduera dago.
Edukiak, kontsulta-materiala dago, multzoko jarduerak egin ahal izateko beharrezkoak diren azalpenekin.
Multzoko jarduerak, askotariko tipologiako zenbait jarduera biltzen ditu, gainditu beharrekoak ikastaroa gainditu ahal izateko.
Ikastaroa Moodle plataforman dago. Edukiak, jarduerak eta komunikazio tresnak biltzen ditu bertan.
Komunikazio-hizkuntza euskara da ikastaroan.
Ikastaroa presentzialki eta online egiteko prestatu da. Multzo bakoitzean zehazten da.
0.Multzoa: lehen astea. Online (gida didaktikoaren irakurketa) eta presentziala (bi ordutako saio bat).
1.Multzoa: bigarren astea. Lehen aukera: online. Bigarren aukera: 1.1.jarduera bi ordutakoa saio presentziala 1.2.jarduera online.
2.Multzoa: hirugarren astea. Online
3.Multzoa: Laugarren astea. Bi ordutako saio presentzial bi.
4.Multzoa: bosgarren/seigarren astea. Online
5.Multzoa: zazpigarren astea. Bi ordutako saio presentziala
6.Multzoa: zortzigarren astea. Online
Ikastaroko multzo bakoitzarekin batera dagozkion jarduerak egiten dira, teoria aplikatzeko ariketa praktikoak, alegia.
Tutoreak "gainditutzat" edo "bikaintzat" joko du derrigorrezko jarduera bakoitza, ikasleak behar bezala egin ondoren. Beharrezkoa izanez gero, tutoreak "berrikusi" gisa markatuko du ataza, eta ikasleak egindakoa hobetzeko eta jarduera horretan "gainditua" edo "bikaina" kalifikazioa lortzeko jarraitu beharko dituen jarraibideak egingo ditu.
Garrantzitsua da kalifikazio-liburua aldian behin berrikustea, jarduera guztiak "gainditua" edo "bikaina" kalifikazioarekin erregistratuta geratzen direla ziurtatzeko, ikastaroaren etorkizuneko ziurtapenari begira. Kalifikazioen libururako sarbidea ikastaroaren eskuinaldeko barra-menuan dago, "Ikastaroaren administrazioa" izeneko blokean.
Lanak argitaratzea: lizentzia eta adostasuna
Ikastaroan zehar parte-hartzaileek egiten dituzten lanek ikastaroari eragiten dion Creative Commons lizentzia bera izango dute, hau da:
Creative Commons Aitorpena-PartekatuaNazioarteko 4.0 Berdin (CC by-sa 4.0)
Horrek esan nahi du ikastaroko jarduerak osatzen dituzten material guztiek jatorrizkoak izan behar dutela edo erabilera-lizentziak izan behar dituztela, by-sa lizentzian adierazitako banaketa egin ahal izateko; hau da, lizentzia berarekin eta egiletza aitortuz bana daitezke.
Parte-hartzaileek egindako lanek baldintza horiek betetzen dituztela ulertuko da, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.
Ikastaro honetan ondoko komunikazio tresnak erabiliko dira:
Azken berriak: Parte-hartzaile guztiei ikastaroaren garapenean izandako edozein aldaketa edo eguneratzeren berri emateko oinarrizko tresna da.
Kontsulta-foro espezifikoa multzo bakoitzeko. Multzo bakoitzeko kontsulta-foroan ikasleek eta tutoreek parte hartzen dute. Tutore bakoitzak galderak proposatu eta erantzun ahal izango dizkie bere taldeko ikasleei. Eta ikasle bakoitzak gai berriak eta kontsulta berriak proposatu ahal izango ditu, eta bere taldeko beste kide batek egindako edozein kontsultari erantzun ahal izango dio. Parte hartzera animatzen zaituztegu, egoki iritzitako galderak eginez eta, jakina, zuen kideek sortutakoei erantzunez. Foroan denon artean lagunduko dugu, beste lankide batek egindako galderaren erantzuna ezagutzen baduzu, erantzun iezaiozu, ziur eskertuko dizula eta foroaren funtzionamendua arinagoa izango dela.
Kafetegiaren helburua da ikastaroarekin zerikusia ez duten gaiei buruzko komunikazio informalagoa erraztea. Gune honetan, edozein parte-hartzailek proposatu eta erantzun diezaioke beste edozeini, edozein taldetakoa dela ere.
Barne-mezularitza. Barne-mezularitza tresna diskretua eta berehalakoa da, une horretan konektatuta dagoen ikastaroko beste edozein parte-hartzailerekin (ikaslea edo tutorea) pribatuan komunikatzeko. Ikastaroaren orrialdeko eskuineko nabigazio-barran, hasieran, "Linean dauden erabiltzaileak" koadroa duzue, une horretan konektatuta nor dagoen adierazten duena, eta, justu azpian, "Mezuak" koadroa. Hortik abiatu beharko duzue gure barne-mezuko mezu bat sortzeko edo hari erantzuteko. Komeni da barne-mezularitza ez erabiltzea tutoreari jarduerei buruzko zalantzak kontsultatzeko: dagokion eduki-blokeko kontsulta-foroa da zalantza horiek planteatzeko lekua.
Amarauna web semantikoan eta Twitter-en (#HBI_bgune traolapean) sortutako HBIak zabalduko dira.
Zonaldeko berritzegune bakoitzak erabakiko du ikastaroaren luzera eta, ondorioz, ziurtagiriaren orduak. Horretarako, ikastaroko nahitaezko jarduera guztiak egin beharko dira, eta dagokion tutoreak gainditu direla ebaluatu beharko du.
Egileak:
CEDEC
INTEF-eko Ildo Prestakuntza eta Hezkuntza Gaitasun Digitalaren Arloa.
Egokitzapena eta itzulpen lana:
Berritzeguneak