Ikastaro honek gaitasun digitala garatzen hasi diren irakasleei laguntzeko xedea dauka, irakaskuntza-prozesuak indartuz, hezkuntzarako GSUIT ingurunea eta bere Classroom gela birtuala ardatz nagusitzat hartuta.
Ikastaro hau konpetentzia digitalaren maila oinarrizkoa edo ertaina duen irakasleentzako da eta berez arazo sinpleak konponduz bere gaitasun digitala hobetzeko gai dena.
Ikastaro honek INTEFeko Irakaslearen Konpetentzia Digitalaren Marko Komunean zehazten den B1 maila hartzen da erreferentziatzat eta ondorengo helburuak garatzen ditu konpetentzia moduan:
Edukiak dira GSUITE ekosistema osatzen duten zenbait tresna, hezkuntzan oso erabilgarriak direnak bai komunikazio prozesuetan, bai jakintza eratzeko prozesuetan edo kudeaketa-antolaketa prozesuetan.
Edukiak asko dira baina lehentasuna eman nahi diegu batzuei eta hala adierazi nahi izan dugu ondorengo taulan. Konpetentzia eremuak hartuta bi mailako edukiak bereiztu ditugu: lehentasunezkoak eta bigarren mailakoak. Lehentasunezkoak dira ikastaro honek garatu behar dituenak ezinbestean. Bigarren mailako edukiak dira parte-hartzailearen arabera garatuta dauden beste edukiak.
Diseinatutako ikastaroa on-lineko ikastaroa da. Tutorizatua izan daiteke edo autoformazio erakoa izan daiteke. Tutorizatua egiten denena pertsona bat egongo da jardueren jarraipena egingo duena.
Bestela autoformazio eran egiten bada komeni litzateke zalantzak argitzeko sistemaren bat, kanalak eta momentuak zehaztuz edo autozuzentzen diren inprimakiak erabiliz.
Beraz partadideek horrela ikasiko dute:
Prozeduren azalpena zuzenean ikusiz (presentziala edo webinar)
Aputeak irakurriz.
Bideotutorialak ikusiz.
Atazak egiten.
Autoebaluazio galdeketak erantzuten.
Ikastaroaren agiria lortzeko hau egin behar da:
Jarritako jarduerak osatu eta ezarritako epean eskatzen diren ebidentziak bidali beharko ditu ikasleak.
Autoebaluazio galdetegiak gaindituz.
Ikastaroa 10 ordukoa izango da eta horrela bantuko dira:
Orduen banaketa:
4 ordu saio presenziala edo webinar.
Gasuite zerbitzuen erabilera.
Didaktika-metodologia.
Zalantzak argitzeko.
6 ordu edukiak lantzeko, proposatzen diren jarduerak egiteko eta autoebaluazio galdeketak egiteko..