Didaktika-Metodologia

Ingurune birtualean ikasteko eta irakasteko estrategia metodologikoak eta klaustroan garatu daitezkeen zenbait jarduera jaso ditugu atal honetan.

Hauek dira formazio atal honen ezaugarriak:

  • Xedea:

Ikastetxeko klaustroa. Urrutiko ikas-irakaskuntza bideratzeko metodologia gakoak eta gogoetarako zenbait baliabide ezagutzea.

  • Helburuak :

  • Urrutiko ikas-irakaskuntzarako estrategiak ezagutzea.

  • Ikasleen arreta eta motibazioa bultzatzeko zenbait idea ematea

  • Denbora eta atazak kudeatzeko alderdiak zehaztea

  • Ikasleen parte-hartzea eta elkarlana bultzatzea ingurune birtualean

  • Ebaluazio hezigarria bideratzea

  • Edukiak :

  • Arloa birpentsatu

  • Tresnak eta baliabideak aukeratu

  • Ikasleen motibazioa piztu eta arreta mantendu

  • Denbora eta atazak kudeatu

  • Elkarlanean ikasi

  • Ebaluatu ikaskuntza eraikitzeko

  • Jarduerak:

  • Gako metodologikoen inguruan gogoeta partekatua egiten eta erabakiak aurreikusten.

  • Atalez ataleko gogoeta: galderak abiapuntu

  • Kasuen analisia. Eskoletako egoera errealak: zer erantzun emango diegu?

  • Metodologia:

  • saio presentzialak/webinar saioak:

      • azalpena eta gogoeta

      • jarduerak

  • Ebaluazioa: jarduerak burutzea eta didaktika metodologiaren gaineko erabakiak hartzea



DIDAKTIKA_METODOLOGIA
JARDUERAK_METODOLOGIA