Strandbeest
hondartzako piztiak eta teoria ebolutiboa
hondartzako piztiak eta teoria ebolutiboa
Pizti itxurako izaki robot hauek, haizearen indarraz, hondarra aztertu eta beraien kabuz mugitzen dira askatu orduko. Eskultura zinetikoak dira, mugikorrak, PVC-zko brida eta instalazio elektrikoetarako hodiz eginak dauden artropodoak.
Egileak (Teo Hansen), planoetan jasotzen ditu urteroko hobekuntzak eta hurrengo belaunaldiko piztiak hobekuntza hauetatik eboluzionatzen dute. Ongi egokitu ez diren aldaketak baztertuak gelditzen dira eta fosil bezala gorde. Darwinen teoriaren eredua jarraituz, "izakiak" ingurunera egokitzen joaten dira belaunaldiz belaunaldi.
Egileak piztien neurrien formula sekretuak publikatu zituen aspaldi, "informazio genetikoa", eta orain hondartzako piztiek beraien "birusaz" kutsatzen dituzte ikasleak, pizti berriak sortu ditzaten. Piztiek ikasleak erabiltzen dituzte beraien eboluzioaren mesederako.