LH6ko ikasleekin, patioan edo baratzean, DOME bat sortu, montatu eta desmontatzeko, hiru proposamen desberdin luzatzen dizkizuegu. Egur malguaz izar formako sarea ehunduz lehena (friso oholak erabiliaz, 9x1x250 zm), hiruki gituraz eginak beste biak (egurrezkoa edo PVC-koa)
2V dome (kalkulagailua)
ERRONKA XX (LH 5-6):
Ikasgelan eskala txikian landutakoa, patioan eskala handira ekarri daiteke talde lanean. Aukera errezena Hubs edo Sonostar piezak baliatuz, hirukiz osatutako bobeda bat eraikitzea da (egurrez edo PVC hodiz). Eraikuntza hau behin eta berriz montatu eta desmontatu daiteke, hurrengo baten beste talde batek jarduera errepikatu ahal izateko.
Izar egiturako egurrezko dome bat eraikitzea zailagoa izan daiteke eskolako patioan. Egurrak uretan urperatu ahal izateko espazioa behar da (erreka, labaderoa) eta egurrak okertzerakoan tentuz ibili beharra dago sartiatu ez daitezen.