Orain arte zotz motzekin aritu gara. Oraingoan zotz luzeak eta (2 brotxeta+lastotxo) makilekin egingo dugu lan. Material honen bitartez eskala landu ahal izango dugu eraikuntza berdinak tamaina desberdinetan errepikatuz.
2Brotxeta+lastotxo piezak teleskopikoak direnez, luzera aldatu ahal zaie eraikuntzan bertan. Gominolen malgutasunak deformazioak ongi jasaten dituzte. Honi esker, poligono eta poliedro erregularren deformazioarekin jolasteko aukera izango dugu
guk erabilitako zotzen neurriak:
6,5 zm. / 10 zm. / 35 zm.
neurri askotako zotzak topatu daitezke
(15, 20, 25, 30 zm.-koak ere saltzen dira)
2 brotxeta (35 zm) + lastotxoa
Pieza hauek teleskopikoak dira eta neurria aldatu ahal zaie:
gutxienez 38 zm. gehienez 55 zm.
38 zm.-tik beherako piezak lortzeko: brotxeta makil laburragoak eta moztutako lastotxoak erabili daitezke.
Pieza hauek eraikitzeko posibilitate berriak eskeintzen dituzte, ertz guztiak ez dutelako neurri finko batekoak izan beharrik. (hiruki eskalenoa adbz.)
Erronka XXIII:
(adinaren arabera egokitu zailtasuna). Sortu poligono edo poliedro bat, 10 zm.-ko zoztzekin. Ondoren daukazun materialak baliatuz, sortu poligono/poliedro berdina baina bost aldiz handiagoa.
Bi piezak sortu ondoren, eskala zer den, zertarako erabiltzen den eta idatziz nola adierazten den azalduko dugu, adibideen bitartez (plano eta maketa digitalak, pantografoa, googlemaps, goolge earth)
Erronka XXIV:
(binaka edo talde txikitan eta zailtasuna adinari egokitu) "2brotxeta+lastotxoak" erabiliz, eraikuntza abstrakto bat eraiki tetraedro eta pentaedro irregularrak eransten. Hasieran ertz guztiak 50 zm. -ko luzera izango dute. Ondoren ertz batzuren luzera aldatu, pieza teleskopikoak laburtuz eta deformazio honen bitartez eskultura abstraktoaren formarekin esperimentatu. Saiatu orekaren muga bilatzen. Kontutan izan gominolak malguak izan arren, muga bat dutela eta muga gaindituz gero eraikuntza kolapsatu egiten dela. Saiatu errepikapenekin, bariazioekin eta progresioekin jolasten.