puntuak eta marrak
Erronka I:
Ikertu dezagun nolako propietateak duten gominolak (malgutasuna, zulatzeko erraztasuna, zotzari eusteko indarra), itxura) eta nola aldatzen diren berotzerakoan (poltsikoan eta ile lehorgailuaz), hozterakoan (hozkailuan eta izozailuan), uretan jartzerakoan eta airean zein poltsa itxian denbora luzez uzterakoan. Hipotesiak egin, aldagaiak zehaztu, laginak etiketatu, eta ondorioak taulatan isladatu. Aurrera begira, materiala menperatzea, eraikuntza prosezuan lagungarri izango da.
Erronka II
(LH4-5-6) Zenbat mg pisatzen ditu gominola batek? Eta zotz batek? Zenbat azukre dauka gominola bakoitzak? Zenbat uste duzu? nola jakin edo kalkulatu ahal dugu? pisatzeko bi aukera, gominola baten azukrea kalkulatu
Erronka III:
Eraiki 3, 4, 5, 6 eta 8 aldeko poligonoak, non bira egiterakoan beti itxura berdina mantentzen duen. (poligono erregularrak izendatu)
Zenbat zotz (alde) eta zenbat gominola (erpin) dituzte? Taula batean isladatu eta ondorioa atera.
Hiru dimentsiotan ere landu daiteke
Erronka IV:
Saiatu bi aldiz handiagoa eraikitzen. (ESKALA 1 : 2). Ondoren hiru aldiz handiagoa (ESKALA 1 : 3).
Erronka V:
Eraiki bere irudia ispilu batera begira egongo balitz bezala, (ardatz bertikalarekiko simetrikoa). Ondoren eraki bere irudia ur potzu bateko erreflesuan (ardatz horizontalarekiko simetrikoa). Saiakerak egin ondoren, figura "kalkatu" gainean beste bat eraikiaz eta biraketa egin simetrikoak lortzeko (eskumarantz eta beherantz).
Haurrek ahoz kontatzen ikasten dute lehenik. Zenbakiak idazten hasterakoan, 9. arte kopuru bakoitzak ikur bat dauka. 10-era heltzerakoan sistema posizionala ulertu eta erabiltzen hasi behar dira.
Aldamiajerako materialak badaude (numicon, polikuboak erregeletak). Hemen proposatzen dizuegun materiala, hasierako urratsak emateko egokiagoa (eta merkeagoa) iruditzen zaigu , errazago ulertu ahal izateko zifra bakoitzaren esanahia, posizioaren arabera, eta kopuruaren deskonposaketan.
Lehen urrats hau eman ondoren, gorago aipatutako baliabideei ematen zaie hasiera, azkarragoak direlako manipulatzerakoan.
PROZEDURA 8 URRATSETAN (egin klik)
Haurrek badakite ahoz zenbatzen hemezortzirarte, baina ez dakite nola idatzi bederatzitik gora. Kontatu ditzagun ikasleekin gominola kopuru bat (hamarretik gora, demagun 14). Argi utzi haurrekin hauek ez direla jateko, ikasteko baizik.
Aurre ezagutza hauetatik abiatuta, zotzekin 10 gominolako hiruki ekilatero bat eraikiko dugu eta 4 gominola geldituko dira solte.
Idatzi dezagun taulan zenbat "hiruki" osatu ditugun eta zenbat gominola gelditu diren solte.
Taulan zenbakiak seinalatuz hama-lau irakurriko dugu, hamalauren deskonposaketaz ohartu daitezen, hamar eta lau direla.
Beste zenbaki batzukin errepikatuko dugu (16, 12, 17), eta ondoren 10 baino txikiagoak tartekatuko dugu (7, 13, 9, 18). beti ezin da hirukirik egin.
Ondorengo urratsa 10 zenbakia izango da. Gominola guztiak hirukia eraikitzen erabiliko ditugu eta ez da gominola solterik geldituko. Horregatik zero idatziko dugu.
Ondoren bi hamarreko (hiruki) zenbakian landuko ditugu (23, 26, 35, 40 etab.)
Azkenik zenbaki konposatuak taulatik kanpo idazten hasiko gara, baina orden berbera mantenduz.
Urratsak pixkanaka eman beharko ditugu, aurrekoa menperatua dagoenean beti. Prosedura ulertu eta barneratu denean, Numicon, polikuboak eta erregeletak erabiltzea azkoz errazagoa egingo zaie.