5 hauek bakarrik daude:
tetraedroa, hexaedroa, octoedroa, dodecaedroa eta ikosaedroa
poliki hoztutako basalto prismak
poliedroak eta poligonoak naturan
argi indarraren zutabe bat azpitik
eraikuntza metalikoak eta hirukia
Duele 100 urte, etxeak harriz erikitzen ziren. Ondoren porlanez. Ondoren burdinezko egiturei ezker (arinak eta sendoak), eraikin garaiak eraikitzen hasi ziren. Eiffel dorrea eta Portugaleteko zubia adbz.
erronkak
Adin, ikasle eta talde guztiei egokitzeko erabakiak eta progresioa irakaslearen esku daude.
Binak edo talde txikitan lan egitea gomendagarriagoa da, elkarlana elkarren artean ikastea eta ahozkotasuna landu ahal izateko bitartean.
Erronka desberdinak talde txiken artean banatu daitezke.
Hemen aipatutakoak adibide batzuk besterik ez dira.
Erronkak ebazterakoan burututako hausnarketa eta prosezua aurkezpen batean jasotzera gonbidatzen zaituztegu (PPT, bideo, blog, site, etab.), idatzizko komunikazioa, ahozkotasuna, IKT konpetentzia eta ikasketa kooperatiboa garatzeko.
Erronka XV:
Zubi sendoena eraiki
ahalik eta material gutxien erabilita (erdian 220 g eta 300 g-ko zama jasateko froga gainditzeko)
Zein izango da sendoena? Eta efizienteena?
Erronka XVI:
teilatu egitura bat eraiki
34 zm. x 34 zm. azalera estaliko duena. Barnean ezin du zutaberik izan eta 300 g.-ko pisua jasan beharko du erdian 15 seg.
Hortarako 6,5 zm-ko zotzak eta gominolak erabiliko dituzue soilik.
Pentsatu nola eraiki eta Kalkulatu eraiki aurretik zenbat gominola eta zenbat zotz beharko dituzuen.
Hona hemen bi eredu (eraikin askotan ikusi ahal dituzuenak). Bietako zein izango da sendoena? Hirugarren bat bururatzen zaizue?
Zenbat pisu jasan ahal dute geihenez? Nondik apurtzen dira? Zergatik? Zer beharko genuke ahulezi puntuak indartzeko?
Egitura indartzeko erantzun posible bat
karga froga
Erronka XVII:
eraiki tunel bat (800 g. eutsi behar ditu gainean karga froga egiterakoan)
30 zm-ko luzera duen tunel bat eraiki. Hortarako XVI. erronkako teilatu egitura birziklatu ahal duzue.
Nola egin: teilatuaren goiko geruzako zotz horizontal erdiak aldatu (lerro bat bai, hurrengoa ez) 6,5 zm-koak kendu eta 10 zm.-koak jarri. Honela, egitura zapalak kurbatura hartuko du eta tunela sortuko da azpian. Tunel egitura, teilatu zapala baino askoz sendoagoa da. Egin froga ea zenbat pisu eutsi ahal dion.
Egiteko beste modu bat bururatuz gero, bikain, ongi etorriak dira bestelako proposamenak.
Materiala: 6,5 zm eta 10 zm-ko zotzak + gominolak. Kontutan izan 10 zm.-ko zotzak ertz zorrotz bakarra dutela, bestea norberak zorroztu behar du. Taller bateko esmerilean oso erraz egiten da. Galdetu ea noren aita/amak egiten duen lan taller batean eta mesedea eskatu)
Tetraedroan oinarritua (hiruki oina duen piramidea)
Pentaedroaz ere egin daiteke, lauki oinarriko piramideaz.
tunela eraikita
karga froga 800 g.
Erronka XVIII:
eraiki bi arku gurutzatuak izango dituen bobeda baten egitura.
poliedro hau erabiliaz: (moztutako piramidea). Materiala 6,5 zm eta 10 zm-ko zotzak + gominolak.