GEOMETRIA
GEOMETRIA
Geometriaren oinarriak eraikitzeko taillerra proposatzen dizuegu.
HH eta LH-rako baliabideak daude jasota.
ErronkaK::
Binaka edo talde txikitan lan egitea gomendagarriagoa da, elkarlana, elkarren artean ikastea eta ahozkotasuna landu ahal izateko. Erronka desberdinak talde txikien artean banatu daitezke, proiektu kolektibo baten atal modura. Adin, ikasle eta talde guztiei egokitzeko erabakiak eta progresioa irakaslearen esku daude. Hemen aipatutakoak adibide batzuk besterik ez dira.
Erronkak ebazterakoan burututako hausnarketa eta prosezua aurkezpen batean jasotzera gonbidatzen zaituztegu (PPT, bideo, blog, site, etab.),idatzizko komunikazioa, ahozkotasuna, IKT konpetentzia eta ikasketa kooperatiboa garatzeko.
norentzat
Material hauek ezaugarri oso egokiak dauzkate Haur Hezkuntzan lan egin ahal izateko. Arinak dira, gominolak malguak eta itxaskorrak dira, erraz zulatzekoak, zuzentzeko aukera ematen dute eta egiturari eusten diote. Merkeak, arruntak eta berrerabilgarriak.
Lehen Hezkuntzan Zotz luzeagoekin eta brotxeta+lastoxoekin eskala handira igaro daiteke. Baita 2 dimensiotatik 3.-ra ere.
HH 4-tik, LH 6.arte
zertarako
Naturan, eguneroko paisaian, eguneroko egoeratan (eskolan, bizitzan), artelanetan (argazki, margo, eskulturan), orain eta etorkizunean, forma geometrikoak identifikatzeko, sortzeko eta erabiltzeko, erronkei aurre eginaz.
nola landu
Eraikitzen ikastea da helburua eta bidea.
Hasieran, jolas librean oinarritutako esperimentazioa.
Ondoren, erronka bitartez, ereduetatik edota jarraibideetatik figura desberdinak eraiki, teknikan trebatuz.
Azkenik, geometriaren elemenetuak aztertuz, identifikatu, alderatu, sailkatu, izendatu, azaldu eta erbili.
Muinean, Ikasleak bere prosezua, ekoizpena eta ikaskuntzak ebaluatzen ikasi behar du.
Inguruan, Ikasleek elkarri eta talde gisa.
Irakasleak ikasleen prosezu, ekoizpen eta ikaskuntzak.
Irakasleak jardueren eraginkortasuna eta malgutasuna ebaluatuko du.
Irakasle taldeak elkarri eta talde gisa.
materialak
Zotz borobilduak (zapalik ez) 6,5 zm. eta 10 zm.-koak.
Gominolak (beltzak eta gorriak).
Lastotxoak erabiliko ditugu 35 zm.-ko bi brotxeta makil elkartu ahal izateko, horrela 50 zm.-ko zotzak izango ditugu. Hauek 10 zm-koak baino 5 aldiz handiagoak izango dira (eskala lantzeko). Makil hauek "teleskopikoak" dira eta neurria aldatu ahal zaie (eraikuntza egina dagoenean ere).
Kartulina beltz bat eta mugikorra, argazkiak atera eta konpartitzeko.
Xaboi burbuilak egiteko: (glizerina gabe) ur destilatua, fairy ultra eta gomina "extra fuerte 6".
Baliabide hauek, ohiko materialen bestelako erabilpenak irudikatzeko eta sormena bultzatzeko baliagarri dira. Aukera berriak bilatzera gonbidatzen dute. Ikusi Chema Madoz-ek egiten dituenak bestelako materialekin.
Plastikozko lastotxoeri buruz hausnarketa bat: lastotxoak freskagarriak edateko erabiltzen ditugunean, erabilpen bakarreko plastikoak dira. Plastikoaren parte handi batek itxasoan amaitzen du, kutxatzen. Arazoa gero eta handigoa da. Horregatik, lastotxoak geometriako eraikuntzetarako bai (behin eta berriz erabilgarri), baino edariak eraterakoan hobe ez erabili, eta edalontzitik edan, beti egin izan den bezala. Irakurri linkatutako artikulo hau eta ikusi gure kostaldeko argazki hauek
Gominolei buruzko beste hausnarketa bat: Hemen erabiliko ditugun gominolak EZIN DIRA JAN esku artean eta mahai gainean dabiltza eta bakteria, birus eta zikinkeri ugari jasotzen dituzte bere azalean. Kutsakorrak izan daitezke, serio hartu. Haurrek gominolak jango dituzten beldur bazara, ozpina erabili dezakezu gominolak "perfumatzeko", usaintzerakoan ohartu daitezen hauek ez direla jateko. Hortaz gain, esan beharra dago gominolak azukre kantitate handiak dituztela. Hortzetan txantxarra sortzen dute eta gehiegi janez gero gizendu egiten dute asko. Beraz, neurrian jaten ikasi eta ahal bezain laster hortzak garbitu eta aurrean dituzun gomiola hauek EZ JAN
puntua, marra, poligonoak, hirukien, laukien eta poligonoen sailkapena, poliedroak eta hauen sailkapena, angeluak, simetria, azalera, bolumena, eskala, malgutasuna, erresistentzia, azalerako tensioa, metodo zientifikoa, neurketak eta estimazioa.