Unibertsoa osatzen duten objektu guztiak gorputzak dira. Gorputz guztiak materiaz eginda daude. Baina materia mota ugari daude eta materia mota bakoitza substantzia bat da.
Materia atomo izeneko partikula txiki-txiki batzuez osatuta dago. Ehun atomo mota baino gehixeago daude eta horiek konbinatuta osatu dira substantzia guztiak. Substantzia bakoitza atomoen konbinazio berezi batez osatuta dago.
HIDROGENOAREN ATOMOA
OXIGENOAREN ATOMOA
URAREN MOLEKULA
MATERIAREN PROPIETATEAK
Materia bi motatako propietateak ditu: propietate orokorrak eta propietate bereizgarriak.
* Propietate orokorrak materiaz eginda dauden gauza guztien propietateak dira; adibidez: masa, bolumena eta tenperatura.
* Propietate bereizgarriak substantzia batzuk eta besteak bereizten laguntzen diguten desberdintasunak dira; esaterako: kolorea, gardentasuna, gogortasuna eta dentsitatea.
MASA
Masa gorputz batek duen materia kantitatea da. Kilogramotan edo gramotan neurtzen da. Masa neurtzeko balantza erabiltzen da. 1 kg = 1000 g
Balantza
Balantza digitala
BOLUMENA
Bolumena gorputz batek betetzen duen espazio kantitatea da. Litrotan edo mililitrotan neurtzen da. Likidoen bolumena neurtzeko neurriak markatuta dituzten ontzi gardenak erabiltzen dira. 1 l = 1000 ml
BOLUMENA NEURTZEKO ONTZIAK
DENTSITATEA
Gorputz baten dentsitatea haren masa bolumenarekin zatituz lortzen da.Uraren dentsitatea zentimetro kubikoko gramo batekoa da ( 1 g / cm3 ). Merkurioren dentsitatea zentimetro kubikoko 14 gramokoa da (14 g / cm3). Beraz zentimetro kubiko merkurio batean zentimetro kubiko ur batean baino 14 aldiz materia gehiago dago.
ZERGATIK FLOTATZEN DU ?
Gorputz bat likido batean sartzen denean,dentsitatearen arabera geratuko da uraren gainean edo hondoratuko da. Gorputzaren dentsitatea urarena baino txikiagoa bada, gainean geratuko da. Baina, handiagoa bada hondoratu egingo da.
Itsasontzi gehienak altzairuzkoak izan arren, ez dira hondoratzen, airez beteta daudelako eta airearen dentsitatea urarena baino txikiagoa da.