Gure planetaren zati harritsua da geosfera. 3 geruza bereizten dira geosferan: lurrazala, mantua eta nukleoa.
-LURRAZALA: Kanpoaldeko geruza da. Solidoa da eta harriz osaturik dago. Bere lodiera 50 km-koa da gehienez.
Gizakiok lurrazalaren gainean bizi gara. Haren gainean gure etxeak eraikitzen ditugu eta landatzen elikagaiak. Baina lurrazala etengabe ari da aldatzen, higadura-, garraio-, eta sedimentazio-prozesuak gertatzen direlako.
Lurzorua harrietatik sortutako zatien eta izaki bizidunen hondakinen nahasketa da.Lurzoruan hainbat osagai bereizten dira: osagai solidoak ( organikoak eta mineralak) , likidoak eta gas-osagaia.
-MANTUA: Erdiko geruza da eta 3000 km inguruko lodiera du. Bere tenperatura oso altua denez harri batzuk urtuta daude. Harri urtu horiei magma esaten zaie.
-NUKLEOA: Barne-barneko geruza da eta burdinaz osatuta dago. 3.400 km-ko erradioko esfera bat da. Tenperatura mantuarena baino altuagoa da. Nukleoaren kanpoaldea egoera likidoan dago dago eta barrualdea, berriz, solidoa da.
Lurraren inguruko geruza da atmosfera. Airea gasen nahastea da. Gas ugarienak nitrogenoa eta oxigenoa dira.
Atmosfera hainbat geruzetan banatzen da. Lurrazaletik hurbilen dauden geruzak troposfera eta estratosfera dira.
a) Troposfera da bizia garatzen den geruza. 10 edo 20 km-ko altueraraino iristen da. Bertan fenomeno atmosferikoak gertatzen dira: haizea , euria , ekaitzak eta elurra.
b) Estratosfera troposfera amaitzean hasten da eta 50 km ingururaino iristen da.
d) Estratosferaren goiko aldean ozono-geruza dago.