1. Irudi bat deskribatzeko arreta handiz begiratu behar duzu, xehetasun guztiak hartu behar dituzu kontuan: formak, koloreak, gauza bakoitzak betetzen duen espazioa... Zure deskribapena idazterakoan esaldiak ondo osatu behar dituzu.
Entrenamendu txiki bat egingo al dugu?
Begira ezazu arreta handiz irudi hau:
Irudia deskribatzen hasi aurretik hitz zerrenda bat osatuko dugu. Zein hitz erabiliko ditugu goiko irudia deskribatzeko?
-Posizioa eta kopuruak adierazteko hitzak: ondoan, alboan, aurrez aurre gainean, azpian, eskuinean, ezkerrean, aurrean, atzean, goian, behean, kanpoan, barruan... Asko, gutxi, ugari, urri, bat, bi, hiru...
-Gure gustuak adierazteko hitzak: polita, itsusia, zoragarria, ederra, ikaragarria, beldurgarria, gustatzen zait, ez zait gustatzen, gogoko dut, ez dut gogoko...
-Erabiliko ditugun aditzak: da, dira, du, ditu, dute, dituzte, dago, daude darama, daramatza, daramate, daramatzate...
Lan hau guztia egin ondoren has zaitezke zure deskribapena prestatzen. Idazten hasi aurretik ongi pentsatu eta zorte on! (Prestatu google docs-etan dokumentua)
2. Eta orain kontrako lana egingo dugu. Deskribapen hau irakur ezazu eta ondoren burura datorkizuna koadernoan marraz ezazu:
“Emakume bat da. Emakumea oso lodia da, ile beltza, motza eta kizkurra du, sudur handia eta ezpainak gorriz margotuta. Ezkerreko belarrian belarritako luze eta horia du; eskuineko belarrian, berriz, ez du belarritakorik.
Udako tiradun soineko marraduna darama jantzita, ez oso luzea. Soinekoak kolore asko ditu. Oinetan sandalia horiak ditu eta lepoan zapi berdea. Pultsera eta eraztun ugari daramatza eta eskuineko eskuan eguzkitako txiki-txiki bat. Eguzkitakoa marraduna eta txuri-urdina da.
Eguzkitakoaren gainean txori txiki eta urdina dago. Emakumearen ondoan, berriz, txakur marroi, handi eta argala.”
3. Zein irudiari dagokio deskribapen hau?
“Garraiobide bat da. Ez da errepideetatik ibiltzen baina erregaia behar du mugitzeko. Gurpilik ez du. Bertan ibiliz gero lurreko pertsonak inurriak bezain txikiak ikusiko ditugu. Goiko aldean helizeak ditu. Zer da?”