Makina bakun arruntenak gurpila, txirrika, plano inklinatua eta palanka dira. Makina bakun horiek indarrak aldatzeko balio dute eta, beraz gizakiaren lana errazteko erabiltzen ditugu.
GURPILA
Gurpila ardatz baten inguruan biratzen den pieza zirkular bat da. Lur gainean higitzen diren ia ibilgailu guztiek dituzte gurpilak. Oso erabilgarriak dira, lurzoruarekiko marruskada indarra nabarmen gutxitzen baitute.
TXIRRIKA
Txirrika gurpil arraildun batek eta arrailean higitzen den soka batek osatzen dute. Objektu astunak jasotzeko erabiltzen da.
PLANO INKLINATUA
Altuera bat gainditzen duen edozein malda edo gainazal inklinaturi plano inklinatua deritzo. Plano inklinatuak kargak gora jasotzen laguntzen du. Plano inklinatuaren bidez beharko litzatekeena baino indar txikiago egin behar da objektuak gora jasotzeko.
Objektu bat altxatzeko plano inklinatua erabiliz indar txikiago egin behar da txirrikaren bidez baino. Zenbat eta makurdura txikiagoko planoa izan, hainbat eta indar gutxiago behar da.
PALANKA
Zeregin bat bestela baino indar gutxiagoz egiten laguntzen duen makina bakun bat da. Palankarik arruntena haga zurrun bat da, eta euste-puntu bat behar du.
PALANKA MOTAK
Hiru palanka mota daude: lehen mailakoa, bigarren mailakoa eta hirugarren mailakoa.
1. Lehen mailako palanka: eragiten den indarraren eta erresistentziaren artean dago euste-puntua. Aliketak, artaziak eta balantza lehen mailako palankak dira.
2. Bigarren mailako palanka: euste-puntua mutur batean dago, erresistentzia euste-puntutik gertu eta indarra palankaren beste aldean egiten da. Intxaur-hauskailua, zizaila eta orgatila bigarren mailako palankak dira.
3. Hirugarren mailako palanka: euste-puntua mutur batean dago, eta euste-puntutik gertu egiten dugu indarra. Matxarda eta grapak kentzeko tresna hirugarren mailako palankak dira.