EKOSISTEMA ingurune fisikoak, eta bertan bizi diren izaki bizidun guztiek osatzen dute .
Ekosistema oso txikia izan daiteke ( putzu bat) edo oso handia ( ozeano bat).
Ekosistemarik handiena Lurra da eta biosfera deitzen diogu.
EKOSISTEMEN OSAGAIAK
* Ingurune fisikoa : Osagai bizigabe guztiak (harriak, airea, ura....)
Bi motatakoa izan daitezke:
1. Lehorrekoak: lehorrean daude, beraz, izaki bizidun guztiak airez inguratuta daude. Ingurune lehortarretan eragiten duten faktore garrantzitsuenak hauek dira: klima ( tenperatura, hezetasuna, haizea, urtaroa... ), lurzoru mota eta erliebea.
2. Uretakoak: izaki bizidunak uretan bizi dira (ibaiak. aintzirak, hondartzak...). Ingurune urtarretan eragiten duten faktore garrantzitsuenak hauek dira: uraren gazitasuna, argia, korronteak, tenperatura eta hondo motak. Gazitasunaren arabera ingurune urtarrak bi eratakoak dira: ur gezakoak( antzirak eta ibaiak ) eta ur gazikoak ( itsasoak eta ozeanoak )
* Izaki bizidunak: animaliak, landareak, onddoak, algak eta bakterioak. Lurrean bizi diren izaki bizidun guztiei biosfera deritzo.
EKOSISTEMAKO IZAKI BIZIDUNAK
Animalia guztiak espezieren batekoak dira. Ekositema bateko espezie bereko banakoek populazioa osatzen dute
Ekosistema bateko populazio ezberdinak komunitatea osatzen dute.
Izaki bizidun ugarienak animaliak eta landareak dira. Animaliek fauna osatzen dute eta landareek flora .