Udalerrian

  • Udalaren egituretan parte hartzen du ikastetxeak, adibidez: eskolarteko foroak, udal foroak, jardunaldi teknikoak, jarraipen foroak eta abar.
  • Komunitatea hobetzeko ikasleek egindako proposamenak eta hartutako konpromisoak jarraitzeko prozedura badauka ikastetxeak.
  • Udalerriko baliabideak ezagutu eta erabiltzen ditu ikastetxeak: udal zerbitzuak, museoak, enpresak, elkarteak, baserriak, naturguneak, garraio azpiegiturak…
  • Herri edo eskualdeko hedabideak erabiltzen ditu ikastetxeak bere plan, konpromiso eta ekarpenak zabaltzeko: prentsa idatzia, bertako irratia, Internet, telebista…
  • Udalerriko taldeekin (GKEak, elkarteak...) proiektuak garatzeko elkarlana sustatzen du ikastetxeak.
  • Ikastetxea herriko elkarteei irekita dagoen ekipamendua da, beren instalazioak eta baliabideak partekatuz.
  • Herriko kideek ikastetxearen ikaskuntza prozesuetan laguntzen dute.
  • Jasangarritasunari buruzko Herritarren Foro edo antzeko batzarretako, partaidetza prozesuetara joaten dira ikastetxeko ordezkariak (zuzendaritza, talde sustatzailea edo Ingurumen Batzordekoak), eta jasangarritasunera zuzendutako heziketa prozesuez informazioa trukatzen dute.