Ekintzaren ezaugarriak

  • Ekintzen erreferentzia dira ikasleek dakitena (aurretiazko ideiak, esperientzia, ezagutzak…) eta gertuko inguruaren errealitatea.
  • Jardueretan denbora hartzen da hausnartzeko konplexutasunaz, eta ingurumenarekiko dugun erantzukizun pertsonal eta kolektiboaz
  • Ekintzak askotarikoak dira, ekintzetan beharrezko diren trebetasunak lantzen dira (diseinua, ekitea, ebaluaketa…) eta oro har elkarlana bultzatzen dute, eta baita herritar gisa dugun gaitasuna eta parte-hartzea.
  • Jardueretan sustatzen ditugu: jakin-mina, arrazoibide logikoa eta jarrera dogmatikoekiko kritika inguruneko aldaketak aurreikusi eta aztertzean.
  • Ikasleek proposaturiko ekintzak kudeatzen dira.