Konplexutasuna

  • Ingurumen arazoetako elementuen elkarreraginak kontuan hartzen dira programaziotan: ekonomia, ekosistemak, gizartea.
  • Alor desberdinetan, arazo-egoeren bidez ingurumen/giza arazoak tratatzerakoan, kontuan hartzen dira ikusmira historikoa, giza-jarduerak eragindako oraingo egoera eta etorkizunerako eszenarioak.
  • Ikusmira lokal eta globala lantzen dira, hau da, norberaren inguruan bizi eta ikasitakoa, eta hartutako ingurumen erabakiak, kontrastatu egiten dugu beste toki eta garai batzuetan gertaturikoarekin.
  • Ingurumen arazoak aztertzean ingurune soziala ere kontuan hartzen da, eta aurre egiteko orduan elkartasuna eta irudimena lantzen ditugu.
  • Alternatibak aurkezterakoan jokoan dauden interes sozial eta ekonomikoak kontuan hartzen dira, eta arrazoi kultural eta politikoak ere bai.