PAPERA

Nahiz eta informazio eta komunikaziorako teknologiek aurrerapen nabarmena izan, paperak oinarrizko baliabidea izaten jarraitzen du ikastetxeetan. Basoetatik eta baso-sartzeetatik ateratako zureko zuntzez egiten da. Paper-orearen ekoizpenak eta kontsumoak hainbat inpaktu sortzen dituzte (biodibertsitate-galera, ur eta energia-kontsumoa, etab.) tokiko komunitate eta ingurumenean. Inpaktu hauek gutxitzeko ondoren agertzen diren iradokizunetako batzuk har ditzakegu:

Inpaktu hauek gutxitzeko ondoren agertzen diren iradokizunetako batzuk har ditzakegu:

  • Paper birziklatua erabiltzea (erabilitako lehengaien eta fabrikazioan jarraitutako prozesuaren gainean informazioa ematen duten etiketak daude). Gaur egun inprimatzeko edo fotokopiatzeko inongo arazorik sortzen ez duten paper birziklatuak daude merkatuan (egokia da leku lehorrean papera gordetzea, ondorengo buxadura-arazoak saihesteko).
  • Dokumentuak, erabateko edo partzialki, inprimatzeko beharra balioestea.
  • Inprimatu baino lehen, dokumentuak pantailan ikuskatzea (ortografia, aurkezpena...).
  • Inprimatze ezaugarriak aukeratu dokumentu-inprimatzeak “lehenetsi” espazio posible handiena har dezan eta paper gutxiago kontsumi dezan. Hainbat ezaugarri aukera daiteke: orrialde-formatua, orientazioa, paper mota, marjinak, letra-tamaina, bi aurpegietatik inprimatzea, etab. Helburua da beharrezko inprimatze-kalitatea lortzea paper-kontsumo txikienarekin. Fotokopiagailuen kasuan irizpide berari jarraitu behar izango diogu: bi aurpegiengatik ateratzea, beharrezko kopia kantitatea soilik, orrialde bikoitzera posible bada, etab.
  • Posta elektronikoaren bidez egindako komunikazioei paperezkoekiko lehentasuna eman.
  • Informazio garrantzitsua dauden iragarki-tauletan ipini (kontsultarako alea) bakoitzak beretzat kopia bana egin gabe.
  • Birziklatutako paperaz eta kartoiz egindako produktu erosketa nagusitzea (erraz aurkitzen dira merkatuan), adibidez: gutun-azalak, karpetak, azpi-karpetak, karpeta zintzilikariak, artxiboak, paper-zorroak, post-it, bereizleak, koadernoak, agendak, etab.
  • Alde bakar batetik erabilitako papera (barneko papera zein kanpotik jasotakoa) erabili zirriborroak idazteko, notak hartzeko, etab.
  • Paperaren berrerabilpena baimentzen duten ontziak ipintzea eta egoki identifikatzea.
  • Erabilitako paperaren hautatze-bilketarako ontziak jartzea. Kontuan izan behar dugu paper-mota batzuk ezin ditugula birziklatu (beraz, ez dugu utzi behar paper-bilketaren ontzietan). Adibidez: etiketa itsaskorrak, ezkoztatutako edo parafinatutako papera, komuneko paper/sanitarioa...