CURRICULUMA

Gure erronka, besteak beste, Heziberri 2020 planean dugun honako xede hau aurrera eramatea litzateke:

“Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat lortzeko eta gizarte justuago eta ekitatiboago bat eraikitzeko konpromisoa duen gizabanako gisa bete‐betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa".

Jasangarritasuna ardatz harturik curriculum berrikuntza lor daiteke. Alternatibak proposatu, horiek praktikan jarri, ekintzak bideratu… Esparru askotatik egin dakizkioke ekarpenak jasangarritasuneko hezkuntzari, eta saihestu behar da esparru bakarretik egindakoak (normalean, natur zientzietatik).