MUGIKORTASUNA

EAEn garraioaren sektoreak berotegi efektuko gasen isurketen %32 eragiten ditu, eta arlo honetan, isurketen % 96 errepideko garraioaren ondoriozkoak direla esan dezakegu.

Gainera, airea kutsatzen duten beste hainbat partikula isurtzen dira, zarata sortzen da, biodibertsitate galera… guzti honek osasunerako eta ingurumenerako ondorio larriak sortuz. Honen ondorioz, eta gas isurpenak gutxitzea beharrezkoa dela ikusita, arlo honen inguruan hezkuntza komunitatea sentsibilizatzea, eta baita, ikastetxeek mugikortasun jasangarrirako erabakiak hartzea proposatzen da.

Egunero ikastetxeetara hainbat pertsona garraiatu behar da eta ikasturtean zehar hainbat irteera antolatzen dira. Beraz, ikastetxeak mugikortasun jasangarria bultzatzea iradokitzen da honako irizpide hauek kontutan hartuz:

  • Eskola bidea oinez, bizikletaz edo monopatinez egiten bultzatzea.
  • Inguru hurbilean dauden lekuetara edo bidaia gehiegirik (nahiz eta garraio publikoan) suposatzen ez duten irteerak antolatzea.
  • Ikastetxeak antolatutako bidaietan garraio publiko edo/eta kolektiboa lehenestea.
  • Auto pribatua konpartitzeko plana egotea.
  • Mugikortasun jasangarria lortzeko helburuak planteatzen dira, hezkuntza komunitatea heziz eta ikastetxean jarduera praktikoak planifikatzen dira hala nola, bizikletaz martxak, eskolara oinez, eskolako bidea, e.a., edo/eta banaka edo familiaka izandako mugikortasunarekin lotuta dauden emisioen (berotegi efektua) kalkuluak egitea.
  • Ikastetxearen inguruan bide seguruak, pasealekuetarako azpiegiturak, autorik gabeko espazioak, zarata gutxitzeko zuhaitzen guneak diseinatzen dira.