JASANGARRITASUN IRIZPIDEAK

Hezkuntzaren funtsezko helburua da ikasleak bizimodu iraunkorretarako prestatzea, komunitate eta ingurune iraunkorretan, lokal eta global eskaletan. Horrela islatuta geratzen da Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen Dekretuan (DEKRETUA, abenduaren 22ko, 236/2015). Bere 4. Artikuluan — Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak— hurrengoa irakur daiteke.

c) Ikasleak helduarorako eta bizitza oso baterako prestatzea, gizabanako diren aldetik; bizikidetza harmoniatsua garatzearekin eta gizarte justu eta zuzenago bat eraikitzearekin konprometituak; eta natura zaintzearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituak.