Ikastola Zangozan kokatuta dago. Zangoza, izen bereko Zonaldearen burua da eta Nafarroako ekialde erdiko hiri garrantzitsuena da. Mendia eta erriberaren arteko bidegurutze batean kokatuta dago, Aragoi ibaiaren ezkerraldean.

Nafar Gobernuko legediari erreparatuta, eremu ez euskaldunean kokatuta egonen ginateke.

Zangozako Ikastola, herri edo hiriaren hegoaldean aurkitzen da, Aragoiko Sos del Rey Católico herrirantz doan bide ertzean. Hipermerkatu bat eta Kantolagua kirolgunea ditu aurrean eta herriko zezen plaza atzean. Orain dela urte gutxi arte eraiki gabeko kokagunea zen, baina egun Ikastolaren inguruko lur eremu guztiak eraikita edo eraikitzeko daude. Dena den, nahiko leku lasaia da