PROIEKTU OROKORRAK

HIZKUNTZA PROIEKTUA

Zangoza Ikastolak, 2009-2010 ikasturtean jarri zuen martxan HIZKUNTZ PROIEKTUA (HIZPRO), ikastolan lantzen diren hizkuntzak kudeatzeko asmoz, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean.

Euskararen indarberritzea dugu ardura nagusi, eta, horrekin uztartuz, globalizazioaren gizarte eleaniztunean bizitzeko prestatu behar ditugu gure ikasleak, euskaran eta euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eleaniztun garatu behar dugu.

Proiektuaren logoak, oso ongi laburbiltzen du gure ideia nagusia: Euskara da gure ardatza, baina beste hizkuntzek ere badute beren lekua (gaztelerak, ingelesak,...) Hizkuntzen arteko lotura bat sortu behar dugu, bakoitzari bere funtzioa eta lekua emanaz.

IKT (Informazio eta Komunikaziorako Tresnak)

IKT proiektuak hezkuntzako eragile guztiak bitarteko digitalez balia daitezen lortu nahi du, eta, horrez gain, bitarteko digitalen erabilera bultzatu nahi du ikastetxeetako pedagogia eta administrazio-kudeaketan

Proiektu honek helburu nagusi batzuk ditu:


-Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea, ikastetxeen kudeaketa pedagogikoan eta administrazio kudeaketan erabil ditzatela sustatzea, eta, horrela, ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatzea.

-Txikiagotu hezkuntza-komunitateko zulo digitala.

-Sustatu Hezkuntza-eduki digitalak eta jarri komunitatearen eskura.

XIBA

Xiba Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko proiektua da, Euskal Herri osoko partaidez osatua; Euskal herri guztirako eta guztientzat zabaldua. Bere egitasmoa EHIKtik jendarterako egiten duen proposamena da, norberak bere bizia gozatuz, orekaz eta osasuntsu bizitzeko. Pertsonen garapenean ludikotasuna ezinbestekotzat dauka eta elkarren arteko komunikazioan zutabe, bestela harreman hori hiltzen baita. Jolas eta jokoak tresna paregabea dira bizitzan gozatzeko eta horren bila joan nahi du.

«Kulturik gabe ez dago herririk eta jolas jokorik gabe ez dago kulturarik » zioen norbaitek. Gure arloaren bitartez, hau da euskal kulturarekin bat egiten duen euskal ludikotasunaren bitartez, euskal kultura eta euskara indartu nahi ditugu.

DOMAN PROIEKTUA

Proiektu hau Haur Hezkuntzako ziklo osoan eramaten da aurrera, 1go zikloko 3. mailatik hasita, 2. zikloko 3. mailara arte, hau da, 2-6 urte bitartean.

Proiektu honen bidez matematika eta hizkuntza sustatu nahi da. Eta nola egiten da hau? Inteligentzia bits batzuen bidez. Hauek informazio unitateak dira eta umeei letra-hizkiak modu handi, argi eta ondo definitutak aurkezten zaizkie. Ikus-estimulu bezala aurkezten dira, baina hitzezko estimulazio baten bidez lagunduta dagoenez, entzunezko estimuluak ere bihurtzen dira.

Hizkuntzazko bitak kategoriaka azaltzen dira: fruituak, etxea, gorputza, animaliak, garraioak... Nola? Oso azkar, gutxitan eta . Umeei laminak aurkezten zaie, eta osenki bitaren izena esango dugu, Hau egunean 3 aldiz egingo dugu, astelehenetik ostiralera. Egun bakoitzean kategoria bat aurkeztuko diegu eta kategoria bakoitzaren barruan 5 hitz daude. Aste bakoitza 5 hitzekin hasiko dugu, bukaeran 25 hitzekin bukatuko dugularik., egun bakoitzean 5 hitz gehitzen joango baikara.

Matematiketako bitak berriz zenbakiak dituzte, 0tik 100era, era ordinalean idatziak eta txikiagoei berriz, zenbakiak esfera gorri batzuen bidez aurkezten zaie, zenbaki berdinak izanik. Hitzekin bezala, egunean 3 aldiz aurkeztuko dizkiegu.

HELBURUAK

-Inteligentzia matematikoa zein linguistikoa estimulatu.

-Lexikoa handitu.

-Ikus eta entzunezko memoria garatu.

-Ezagutza solidoen eskuhartzea bultzatu.

MAPING

Beste proiektuetan bezala, enfoke konstruktibismoa ardatzat hartuta, gelan landutako gaiak amaitzerakoan (animaliak adibidez), orain arte ikasitakoaren laburpena mapa kontzeptualen bidez egiten dugu.Modu sinplean egiten da eta iruidietaz lagunduak.

MAPA KONTZEPTUALA: ikaskuntzaren prozesauren baitan dagoen estrategia dugu, konstruktibismoaren barruan kokatua, kontzeptuak elkar lotzeari esker ikasketa esanguratsuak sortzen dituenak.

HELBURUAK

-Pentsamendua egituratzen lagundu.

-Ikasketa esanguratsua erraztu.

-Osotasunetik abiatu, kontzeptu zehatzetara jo (umearen ezaugarri hori kontutan hartuz).

-Dakiena ezagutzen lagundu eta jakintza berriak sortu.

-Manipulazioa bultzatu.

OPTIMIS ETA CREA PROIEKTUAK

Bi proiektu hauek Ulises programaren barruan sartzen dira. Hau estimulaziozko programa da eta OPTIMIS 3-6 urte bitartean lantzen den bitartean, CREA 5 urtetik 16 urte bitartean lantzen da.

Estimulazio pertzeptibo-koginitbo area lantzen da.

OPTIMIS (pentsamendu bertikala edo logikoa).

CREA (pentsamendu naturala edo sortzailea).

ESTIMULAZIO PERTZEPTIBO-KOGNITIBO AREA

-Optimis programa

Inteligentzia bertikala edo logikoa garatzen du, ikasleari arazoak ebazten erakusten dio, ezagutzera, pentsatzera, hurrengo gaitasunen bitartez: behatu, identifikatu, alderatu-eralzionatu, alderatu-desberdindu, klasifikatu, definitu.Gairasun hauek guztiak maskota batzuen bitartez ikasiko dira. Adibidez, identifikatzearen maskota oilarra da.

-Crea programa

Pentsamendu laterala garatzen du, sortzailea, erendu egonkorrik erabili gabe. Denok sormen ahalera batekin jaiotzen gara, baina hau ez badugu bultzatzen galtzen dugu, pentsamendu bertikala edo logikoa nagusituko delarik.

Crearen helburua pentsamendu sortzaile hori ez galtzea da, arazoei irtenbideak bilatuz, ebazteko ahalik eta alternatiba gehien sortzen bultzatuz, alternatiba hauen guztien artean hoberena zein den erabakiz.

Programa honek arazoak ebazteko estrategia batzuk jarraitzen ditu:

-Aniztasunezko alternatiba: egoera korapilatsu baten aurrean ahalik eta alternatiba gehien sortzea.

-Pentsamendu hedatzailea: arazoei materiale manipulatzaileen bidez irtenbidea bilatu behar zaie, norbanakoaren sormena onartzen duena, baina beti ere, ikuspuntu anitzak bilatuz egoera korapilatsu horri.

-Aldez aurreko suposamenduak: arazoaren ebaketari ematen diegun itxurazko mugak dira, konponbidea trabatzen dituztenal edota irtenbide bertikal bat ematera bultzatzen gaituenak laterala eman behar genuenean. Estrategia honek gure burmuina laguntzen du erantzun sortzaileak ematera. Ikaslea hurrengo galdera egitera laguntzen dio: Zer ez naiz egiten ari, egiten ahal nuena?

LIBURUTEGIA PROIEKTUA

Liburutegiaren funtzio orokorra irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua indartzea da, bere erabiltzaileei (ikasleak, irakasleak, hezkuntza-komunitateak orokorrean) estrategiak emanez autoformaziorako eta irakurketa ohiturak sortzeko eta finkatzeko, alde batera utzi gabe informazio iturrien erabilera, ikerketa, ikasleen liburutegirako hezkuntza...

Labur esanda, lortu nahi den Eskola Liburutegiaren helburua ez da soilik izango ikaskuntza laborategi bat izatea, baizik eta baita aisiaren leku, aurkikuntzarena, irakurketa atsegingarriarena eta elkargunea.