Zangozako Ikastolako Orientazio Departamentua honako kideok osatzen dugu:
-Maider Berrotaran, Departamentu burua. Haur eta Lehen Hezkuntzako orientatzailea.
-Irune Iroz, DBHko orientatzailea.
-Fernando Trebol, DBHko laguntza irakaslea.
-Iñigo Eugercios, Lehen Hezkuntzako laguntza irakaslea.
Hala ere, orientazio prozesu honetan, aipatutako kideetaz gain, beste irakasleek, tutoreek, ikasketa buruak, familiek zein Kanpoko Zerbitzuek parte hartzen dute.
-Ikastetxeko Proiektu kurrikularrean parte hartu.
-Bakarkako Kurrikulum Egokitzapenak (BKE) osatu, antolakuntza eta denbora kontuan hartuz.
-Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) detektatzeko baliabideak sortu.
-Hezkuntza Premia Bereziko (HPB) ikasleen metodologia eta ebaluazioa zehaztu, tutorearekin elkarlanean.
-Ikasleekin lan zuzena egin.
-Laguntzen koordinazioa burutu.
-Familiak eta tutoreak informatu.
-Aniztasun plana osatu eta honen jarraipena egin.
-Guraso eskola antolatu.
-Tutoretza Ekintza Plana (TEP) eguneratu.
-Froga psikoteknikoak pasatu, banaka zein taldeka.
-Orientazio akademikoa aurrera eraman, ikasle zein familiekin.
-Kanpo profesionalekin koordinatu (Zerbitzu Sozialak, CREENA, kanpo espezialistak…).