Hurrengo atalean, abiapuntu moduan, hezkuntza sistemaren egituraketa orokorra ezagutu dezakegu.
Honetan ikus daitekeen bezala, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta gero, bi ibilbide mota aurki daitezke. Alde batetik, ibilbide teorikoa dugu (Batxilergoari lotutakoa) eta bestetik, praktikoa (Lanbide Heziketari lotutakoa). Bi bide hauek momentu ezberdinetan elkartu daitezke, kasu batzuetan sarbide froga zehatzak gainditu behar direlarik.
Bide teorikoan sakonduz, Batxilergo hiru modalitate ezberdin aurki ditzakegu (bakoitzak bi aukera barnebiltzen dituelarik):
Bi urteko iraupeneko ikasketa hauek aurrera eramateko, zentro ezberdinak daude. Hona hemen Ikastolatik erraztutakoen zerrenda:
-Paz de Ziganda Ikastola (Batxilergo humanistikoa eta zientifikoa).
-San Fermin Ikastola (Batxilergo humanistikoa eta zientifikoa).
-Iturrama BHI (Batxilergo artistikoa: arte plastikoak, diseinua eta irudia).
-Alaitz BHI (Batxilergo artistikoa: arte eszenikoak, musika eta dantza).
Ibilbide praktikoari dagokionez, Lanbide Heziketaren bidea irekitzen zaigu: ogibide batean modu kualifikatuan lan egiteko prestakuntza. Antolakuntzari dagokionez, ikasketa hauek hiru ziklotan banatzen dira:
Sarbidea: 15-17 urte bitarte izatea eta DBH 3. maila gainditu ez izana (sabuespenezko kasu batzuetan, 2. maila gainditu ezean).
Sarbidea: DBHko titulua eskuratuz gero (DBH 4. mailan ibilbide aplikatua hautatuta), Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloa burutuz gero edo sarbide frogaren bidez.
Sarbidea: Batxilergo titulua eskuratuz gero, Erdi-mailako Heziketa Zikloa burutuz gero edo sarbide froga gaindituz gero.
*Soilik bi heziketa ziklo motetan sarbide froga gainditzea ezinbestekoa izango da:
Aipaturiko ziklo bakoitza bi ikasturtez osatua dago eta bi ataletan banatzen da: Lanbide Moduluetan (ikasgai teoriko eta praktikoz osatutakoak) eta Lantokiko Prestakuntzan (enpresa batean burututakoa).
Ikastolako etapa bukatzerakoan, ikasleek Erdi-mailako Heziketa Zikloetan sartzeko aukera izango dute. Esteka honetan, lanbideen arabera antolatutako aukera ezberdinak aurki ditzakezue: