IRIZPIDE METODOLOGIKOAK
-Ekintzetako ardatza enfoke konstruktibista da.
-Umearen bizipenak oinarritzen da.
-Jardueren garrantzia azpimarratzen da.
-Berezizko garrantzia ematen zaie bai prozesuei baita arrazonamenduei ere.
Hau kontutan hartuta, Urtxintxaren proiektu kurrikularrean irakurtzera irakurtzen ikasten da, idaztera idazten, batzera batzen eta zenbatzera zenbatzen, ebti ere ekintza esanguratsu, ludiko eta erakargarri batetik abiatuz.
URTXINTXA UMEA AINTZAT HARTUTA
-Aditzen zaio.
-Bere ideiak baloratzen ditu.
-Ideiak berriak sortzeko gatazkak sortzen ditu eta bere pentsamendua garatzen laguntzen du.
-Ikastola topaleku, parte hartze, komunikazio eta esperimentazio/behaketa leku bezala aprobetzatzen du.
-Familiarekin harremanaren garrantzia.
Material Propioa derrigorrezko Lehen Hezkuntzako erabiltzen den ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den material honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.
Lehen Hezkuntzako Materiak Propioak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean.
EZAUGARRI OROKORRAK
1. Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
Gaitasunen garapenean oinarritua
Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena
Aniztasuna errespetatzen duena
Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua
2. Ikastola guztietarako egina
Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena
Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena
Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona
Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena
3.Diseinu bateratu eta eraginkorra
Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua
Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena
Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea
Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua
4.Zehar lerroak
Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza
Osasun Hezkuntza
Kontsumorako Hezkuntza
Bide-Hezkuntza
5.Irizpide metodologikoak
Globalizazioa
Ikuspegi eraikitzailea
Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin
Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin
Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin
IKT KONPETENTZIAK
IKT konpetentziak garatu ahal izateko hainbat IKT jarduera proposatzen ditugu.
Ez dugu jarduera guztiak IKTen bitartez lantzeko asmorik. Kasu batzuetan, paper euskarrikoa ordezkatzeko dira, gehienetan, ohiko jardueraren osagarria.