Zangozako Ikastola bi eraikinez osatua dago. Eraikin batean Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapak, zuzendaritza eta orientazioa hartzen ditu eta bestean Haur Hezkuntza eta administrazioa. Lehenengo eraikuntza 1990-an eraikia da eta 3000 m2-koa da, barne instalazioak eta jolastokia kontuan hartuz. Bigarrena berriz, berriagoa da, 2005-ean eraikia, eta 1000 m2 inguru hartzen ditu.