Aukerazko irakasgaien esleipena egiteko, alfabetoko letra baten zozketa egingo da. Letra hori izango da esleipena egiteko kontuan hartuko den lehen irizpidea. Ahal den neurrian, ikasleek lehen aukera jasotzen saiatuko gara.
Ikasturteka entregatzeko datak honako hauek dira, goizeko 9:00etatik 14:30ak arte:
DBH 1: otsailak 9
DBH 2: otsailak 10
DBH 3: otsailak 11
DBH 4: otsailak 12
Batxilergoa 1. maila: otsailak 19
Arrazoiren batengatik dagokion egunean orria entregatu ezin duten ikasleek otsailaren 13an aurkeztu beharko dute ikastetxeko administrazioan, 9:00etatik 14:30era.