Jarduera fisikoa, aisia eta osasuna
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak II
Psikologia
Administrazio kudeaketa oinarriak
Teknologia industriala II
Geologia eta ingurumenaren zientziak
Geografia
Artearen historia
Atzerriko Bigarren Hizkuntza II (frantsesa)
Marrazketa teknikoa II
Mintegia: Gorputz Hezkuntza
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Ikasgai honek bizitza aktibo eta osasungarria sustatzea du helburu, gazteen aisialdi-ohiturei, sedentarismoari eta osasunarekin lotutako erronkei erantzunez. Jarduera fisikoaren onura psikologikoak, fisiologikoak eta sozialak lantzen dira, ikuspegi teoriko-praktikotik. Era berean, jarduera fisikoarekin, aisiarekin eta osasunarekin lotutako etorkizuneko ikasketa eta lanbideetarako orientazio gisa funtzionatzen du.
Edukiak:
• Jarduera fisikoa eta osasuna
• Egokitze fisikoa
• Trebetasun motorrak eta ludomotrizitatea
• Jarduera fisikoaren irakaskuntza, plangintza eta kudeaketa
• Jarduera fisikoa eta kirola aisialdiaren gizartean
Ikasgaiaren garrantzia:
Ikasleen konpetentzia motorra, autonomia pertsonala eta balio zibikoak garatzen ditu, herritartasun aktibo eta osasungarria sustatuz. Jarduera fisikoarekin lotutako ikasketa eta lanbideetarako oinarri sendoa eskaintzen du.
Mintegia: Informatika
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Ikasgai hau IKT I ikasgaiaren jarraipena da. Ikasgai hau ere diziplinartekoa da, batxilergoko edozein modalitateko ikaslek aukeratu dezake. Ikasgai honetan landutako gaiekin, ikasleek arrakastaz egingo dute aurrera haien prestakuntza-ibilbidean, eta XXI. mendeko gizartearen erronka teknologiko nagusiei aurre egiteko gaitasuna lortuko dute. Ikasgai honi ere orientazio praktikoa emango zaio. Ikasleek egunerokoan bakarka egingo dute lan informatika gelako gailuetan. Landutako gai bakoitzeko taldekako edo bakarkako ekoizpenak egingo dira.
Edukiak:
• Datu-baseak: informazio digitalaren antolaketa eta diseinua
• Programazioa eta datu-baseekin lotutako aplikazioak
• Mugikorretarako aplikazioen sorrera
Ikasgaiaren garrantzia:
Gaur egungo gizarte digitalean funtsezkoak diren gaitasun teknologikoak garatzen ditu, bai ikasketa akademikoetarako bai etorkizun profesionalerako.
Mintegia: Filosofia
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Psikologiaren ikuspegi eguneratua eskaintzen du, giza jokabidea eta prozesu mentalak ulertzeko tresnak eskainiz. Ikasgaia ez da teoria klasikoen errepasora mugatzen; ikuspegi kritikoa, metodologia berriak eta egungo ikerketak lantzen dira.
Edukiak:
• Psikologia zientzia gisa
• Portaeraren oinarri biologikoak
• Prozesu kognitibo oinarrizkoak eta goi-mailakoak
• Motibazioa, nortasuna eta afektibitatea
• Psikologia soziala eta erakundeen psikologia
Ikasgaiaren garrantzia:
Ikasleei errealitatea modu kritikoan interpretatzeko aukera ematen die, giza harremanak, gizarte-egiturak eta norberaren jokabidea hobeto ulertuz.
Mintegia: Ekonomia
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Ikasgaiak enpresa-ekintzailetza eta enpresaren administrazioa lantzen ditu. Ikasturte osoan zehar, ikasleek enpresa-proiektu bat garatzen dute, negozio-ideiatik enpresaren kudeaketaraino.
Edukiak:
• Negozio-ideia eta enpresa-proiektua
• Enpresa abian jartzea: tramite juridiko eta administratiboak
• Enpresaren barne-antolaketa
• Negozio-ideiaren jendaurreko aurkezpena
Ikasgaiaren garrantzia:
Ekiteko espiritua, antolaketa-gaitasuna eta pentsamendu ekonomikoa garatzen ditu, bai gizarte-zientzietarako bai zientzia-arloko ikasleentzat osagarri baliotsua izanik.
Mintegia: Teknologia
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Irakasgai hau Batxilergo teknologikoa egingo duten ikasleei bideratuta dago eta teknologia industriala I-en jarraipena da. Bizi garen zonaldean, industria sektorea gure ekonomiaren motorra da. Teknologia eta Ingenieritza irakasgaiak, egun ditugun erronka eta beharrei aurre egiteko ezagutza zientifikoak eta teknikoak bateratzen ditu. Irakasgai honetan proiektuka egingo da lan. Horrela ikasleek planteatutako problemei erantzungo diete; produktuak ikertu, diseinatu, fabrikatu, automatizatu eta hau hobetuz.
Edukiak:
• Materialen propietateak
• Makina termikoak eta elektrikoak
• 3D diseinua
• Korronte alternoko zirkuituak
• Elektronika digitala
• Robotika eta automatizazioa
Ikasgaiaren garrantzia:
Ezinbestekoa eta garrantzi handiko ikasgai da, eduki teorikoak era praktikoan lantzeko proiektuen bidez lantzeko, STEAM proiektuekin lotura zuzena duen ikasgaia. Baita, etorkizunean edozein motako ingenieritza, arkitektura edota Goi Mailako Lanbide Heziketako egin nahi duen edonorentzat garrantzitsua izango da.
Mintegia: Biologia eta Geologia
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Lurraren funtzionamenduari eta gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko ikuspegi integrala eskaintzen du, garapen jasangarriaren ikuspegitik.
Edukiak:
• Geosfera, hidrosfera eta atmosfera
• Arrisku geologikoak eta klima
• Biosfera eta Lurraren historia
• Ingurumena, baliabideak eta jasangarritasuna
Ikasgaiaren garrantzia:
Natur-zientzietako graduetarako eta ingurumenarekin lotutako lanbideetarako oso baliagarria da.
Mintegia: Geografia eta Historia
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Batxilergo 2. mailako Geografia ikasgaiak DBHn ikasitakoa sakontzen du, gaur egungo munduaren antolaketa lurraldekoa, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa ulertzeko. Ikasgaiak ikuspegi teoriko eta praktikoa uztartzen du, mapak eta datuak aztertuz, eta jasangarritasuna, klima-aldaketa eta lurralde-desberdintasunak bezalako gai nagusiei arreta berezia eskainiz.
Edukiak:
• Geografia politikoa
• Geografia fisikoa eta klima
• Populazioaren bilakaera
• Hiriak eta sektore ekonomikoak
Ikasgaiaren garrantzia:
Geografia ikastea funtsezkoa da egungo mundua ulertzeko, lurraldearen eta giza jardueren arteko harremana aztertzen duelako. Ikasgai honek ikasleei ingurunearekiko kontzientzia kritikoa garatzen laguntzen die, eta egungo erronka nagusiei —klima-aldaketa, migrazioak, desberdintasun sozialak edo baliabideen kudeaketa— aurre egiteko tresnak eskaintzen dizkie. Geografia ikasgaiak oso lagungarria izango da hainbat ikasketa-gradu burutzeko, hala nola Geografia, Historia, Gizarte Zientziak, Ingurumen Zientziak, Ekonomia, Soziologia, Hirigintza edo Magisteritza, besteak beste.
Mintegia: Geografia eta Historia
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Batxilergo 2. mailako Artearen Historia ikasgaiak DBHn ikasitakoa sakontzen du, Euskal Herriko, Espainiako eta Europako ondare artistikoa ezagutuz. Ikuspegi teoriko eta praktikoa uztartzen du, artelanen analisiaren bidez estilo artistikoak aztertuz, emakumeek artearen historian izan duten eginkizuna balioetsiz, Antzinate Klasikotik abangoardietara arteko ibilbidea eginez.
Edukiak:
• Antzinako, Erdi Aroko eta Aro Modernoko artea
• XIX. eta XX. mendeetako korronte artistikoak
• Arte garaikidea
Ikasgaiaren garrantzia:
Artearen Historia ikastea Humanitateen adarra osatzeko ezinbesteko tresna da. Historia bere osotasunean ulertzeko eta sakontzeko erraminta ezin interesgarriagoa da. Artearen Historia ikasgaiak hainbat ikasketa-gradu burutzeko oso lagungarria izango da: Arte Ederrak, Artearen Historia, Historia, Magisteritza, Kazetaritza, Barne Diseinua edo Diseinu Grafikoa bezalakoak, besteak beste.
Mintegia: Frantsesa
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Batxilergoko 2. mailan frantsesa irakasgaiaren helburu nagusia da ikasleek frantsesez (ahoz zein idatziz) duten komunikazio-gaitasuna sendotzea eta zabaltzea. Ikasturtean zehar, hizkuntzaren erabilera egokian sakonduko da, testuinguru desberdin eta gero eta konplexuagoetan, eta komunikazio-egoera desberdinetara egokitutako testuak ulertzea eta sortzea sustatuko da. Halaber, herrialde frankofonoen alderdi kulturalak, sozialak eta linguistikoak ezagutzea sustatzen da, jarrera irekia eta kulturartekoa garatuz.
Edukiak:
• Ahozko eta idatzizko ulermena
• Ahozko elkarreragina eta adierazpena
• Idatzizko testuen ekoizpena
• Hizkuntzaren ezagutza eta alderdi soziokulturalak
Ikasgaiaren garrantzia:
Batxilergoko 2. mailan frantsesa ikastea funtsezkoa da Europako eta nazioarteko testuinguruan komunikazioa errazten duten hizkuntza-gaitasunak garatzeko. Irakasgai honek ikasleen adierazpen-gaitasuna, pentsamendu kritikoa eta kultura-sentsibilitatea hobetzen laguntzen du, alderdi horiek funtsezkoak baitira ikasleen prestakuntza akademiko eta pertsonalerako. Gainera, frantsesa bezalako atzerriko hizkuntza baten ezagutzak hezkuntza- eta lanbide-aukerak zabaltzen ditu, eta ikasleak prestatzen ditu ondorengo ikasketei, unibertsitatera sartzeko probei eta komunikazio-egoera errealei arrakastaz aurre egiteko, gero eta globalizatuagoa den mundu batean.
Mintegia: Marrazketa
Ordu kopurua (astean): 4 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Marrazketa Teknikoa II batxilergo zientifikoan ematen den ikasgai bat da, geometriaren eta adierazpen sistemeen oinarrietan oinarritua. Ikasleak adierazpen grafikoko teknikak eta oinarrizko kontzeptuak ikasten ditu, 2D eta 3D diseinuaren oinarriak eta tresnak erabiliz, eta Batxilergoko 2. urteko Marrazketa Teknikoa II prestatzeko oinarriak jartzen ditu. Ingeniaritza, fisika, diseinu edo arkitekturarekin interesaturiko ikasleei zuzenduta dago.
Edukiak:
• Geometria laua. Oinarri geometrikoak, tangentziak eta kurba konikoak
• Sistema dietrikoa, CAD sistemak
• Normalizazioak, bistak, ebakidurak eta sekzioak, perspektiba axonometrikoa