Pentsamendu autonomo eta kritikoaren hastapenak
Ongizate fisikoa eta emozionala
Kultura klasikoa
Adierazpen artistikorako hastapenak
Produkzio Musikala
Atzerriko Bigarren Hizkuntza III – Frantsesa
Atzerriko Bigarren Hizkuntza III – Alemana
Mintegia: Filosofia
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
LOMLOE hezkuntza-legeak proposatutako ikasgai berria da. Ikasgai honek pentsamendu autonomoa, kritikoa eta kontzientea garatzea du helburu, ikasleen eguneroko bizipenekin eta gizarte-errealitatearekin lotutako gogoeta filosofikoaren bidez. Arrazoibidea, argudiozko elkarrizketa eta ikuspegi anitzen arteko kontrastea lantzen dira, ikuspegi ez-dogmatiko eta kooperatibo batetik, hezkuntza emozionalarekin uztartuta.
Edukiak:
• Bizikidetzaren elementu filosofikoak eta talde-dinamikak
• Nerabezaroan ohikoak diren gai pertsonal eta sozialak
• XXI. mendeko erronka filosofikoak (globalizazioa, genero-berdintasuna, teknologia…)
• Pentsamendu filosofikoaren oinarriak: etika, politika, egia, identitatea
Ikasgaiaren garrantzia:
Ikasgaiak eguneroko egoerak modu kritikoan ulertzeko eta kudeatzeko tresnak eskaintzen ditu, ikasleen autonomia, enpatia eta pentsamendu demokratikoa indartuz. Herritar kontziente eta arduratsuak hezteko funtsezkoa da.
Mintegia: Gorputz Hezkuntza
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Ikasgai honek ongizate fisikoa, emozionala eta soziala lantzen ditu, jolasen, kirolen eta gorputz-adierazpenaren bidez. Ohitura osasungarriak garatzea, emozioen kudeaketa eta harreman positiboak sustatzen dira, ikasleen ongizate integrala hobetzeko.
Edukiak:
• Jokoak eta kirolak
• Gorputz-adierazpena
• Ongizate fisikoa, emozionala eta soziala
Ikasgaiaren garrantzia:
Bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzen du, kooperazioa, talde-kohesioa eta bizikidetza positiboa indartuz. Autoerregulazio emozionala eta errespetuzko lehiaketa lantzeko aukera eskaintzen du.
Mintegia: Gaztelania eta Latina
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Ikasgai honen helburu nagusia greko-latindar zibilizazioa hobeto ezagutzea eta gaur egun gure gizartean duen eragina ulertzea da. Hau lortzeko hainbat gai ikusiko dira: mitologia, hizkuntza, historia, gizartea, artea eta filosofia. Gai hauek era praktiko batean landuko dira eta metodologia ludikoa erabiliz, horretarako ikasleen parte-hartze aktiboa, elkarlana, autonomia eta kreatibitatea oso garrantzitsuak izango dira. Egingo diren jardueren artean jolasak, proiektuak, eztabaidak, eskulanak eta antzezlanak egongo dira.
Edukiak:
• Mitologia eta haren eragina gaur egungo kulturan
• Greziar eta erromatar historia eta gizartea
• Hizkuntzaren jatorria eta ondarea
• Arte greko-erromatarra eta filosofia klasikoa
Ikasgaiaren garrantzia:
Gure gizartea greko-erromatar zibilizaioaren oinordekoa da, ondorioz, gaur egungo mundua ondo ulertzeko ezinbesteko da kultura klasikoa ezagutzea. Egunero topatzen gara kultura klasikoarekin harremana duten kontzeptuekin: filmetan, literaturan, publizitatean, bideojokoetan, pentsamenduan, legeetan, politikan, artean, etab. Kontzeptu hauek ulertzen ez baditugu, ezin izango dugu ondo ulertu helarazi nahi diguten mezua. Horrexegatik hain garrantzitsua da greko-erromatar zibilizaziori buruzko ezaguerak izatea.
Bestalde, gaztelania eta euskara hobeto ezagutzeko eta modu aberatsago batean erabiltzeko, grekeraren eta latinaren ikasketa oso lagungarria da. Gainera, bi hizkuntza hauen ezaguerak izanda, zientzietan, filosofian eta beste arloetan erabiltzen den hiztegi teknikoa hobeto ulertuko dugu.
Azkenik, erabiliko den metodologiari esker, ikasleek autonomia, pentsamendu kritikoa, elkarlana eta kreatibitatea garatuko dute.
Mintegia: Marrazketa
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Irakasgai honek zuzeneko lotura du hezkuntza plastiko, ikusizko eta ikus-entzunezkoarekin, eta laugarren ikasturtean jarraipena izango du adierazpide artistikoarekin. Funtsezko zenbait ardatzetan oinarritzen da: teknika artistiko nagusiaren ezagutza, adierazpen-gaitasunaren garapena, sormenaren garapena, pentsamendu dibergentearen garapena, esperimentazioaren garapena eta berrikuntzaren garapena.
Edukiak:
• Marrazketa, pintura eta teknika mistoak
• Diseinua, publizitatea eta sormen-prozesua
• Argazkigintza, multimedia eta animazioa
Ikasgaiaren garrantzia:
Ikasgaiaren helburu nagusia ikasleak adierazpidera eta sorkuntzara hurbiltzea da. Ikasleak adierazpide kultural eta artistikoak hartzen eta sortzen trebatzen dira. Alde batetik, garai eta gizarte ezberdinetako adierazpide kultural eta artistikoak analizatzen dituzte, eta analisi horrek pentsamendu kritikoa sortzen eta artea mundua ezagutzeko eta ulertzeko modutzat baloratzen laguntzen die. Bestalde, praktika artistikoaren ondorioz, ikasleek pentsamendu sortzailea eta dibergentea garatzen dute.
Ikasgai praktikoa da, eta etorkizunean artearekin edo sorkuntzarekin zerikusia duen edozer egin nahi duen ikasleentzat oso egokia. Batxillergo artistikoa egin nahi duen ikasleentzat artearekin zerikusia duen hiztegia eta tekniketara hurbiltzeko beharrezkoa.
Mintegia: Musika
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
“Produkzio Musikala” ikasgaian, ikasleak jakintza musikalak eskuratu eta hauek praktikan jarriko ditu bere obrak sortzeko helburuarekin. Konposaketa, grabaketa, nahasketa eta argitaratze prozesuak landuko dira kurtsoan zehar, genero desberdinen ezaugarriak aztertuz eta ikasleen estilo propioa bilatuz. Sormena eta inprobisazio gidatuak ardatz, musika tresna analogiko (ukelele, pianoa eta perkusioa batez ere) eta digitalak (bandlab) erabiliko dira. Taldeka obra desberdinak interpretatuko dituzte.
Edukiak:
• Erritmoa eta genero musikalak
• Abestien sorkuntza: melodia eta harmonia
• Nahasketa eta argitaratze prozesuak
Ikasgaiaren garrantzia:
Ikasgai honetan, ikasleak sormena garatuko du, baita sentimenduen adierazpena, talde nortasuna, konfidantza, entzumena eta psikomotrizitate fina. Bestalde, historiaren mapa mentala eraikiko da musika erreferentzia desberdinak identifikatu eta beste adierazpen artistikoekin hauek lotuz. Irakasgai praktikoa da eta etorkizunean norberaren jakinmin musikala aurrera eramateko oinarriak ezartzea du helburu.
Mintegia: Frantsesa
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Ikasgai honek bigarren atzerriko hizkuntza baten ikaskuntza sendotzea du helburu, ikuspegi komunikatibo eta praktiko batetik. Ahozko eta idatzizko ulermena zein ekoizpena lantzen dira, jarduera ludiko, bideo eta proiektuen bidez.
Edukiak:
• Gure espazioa
• Gure iritzia
• Gure bidaiak
Ikasgaiaren garrantzia:
Hizkuntza berri baten bidez beste kultura batzuk ezagutzeko eta mundua beste ikuspegi batetik ulertzeko aukera ematen du, ikasleen garapen pertsonala eta kulturala aberastuz.
Mintegia: Gaztelania eta Latina
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Alemana irakasgaian, derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen etapan, ikasleak atzerriko bigarren hizkuntza batera hurbiltzen saiatzen dira, modu ludiko eta erakargarrian. Asmoa da leku askotan presentzia duen hizkuntza bat ikuspegi berri batetik ezagutu eta interesguneak aurkitu ahal izatea. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza denez, modu aktiboan eta praktikoan sakonduko dute aurreko ikasturteetan ikasitakoan eta aurrera egingo dute. Gainera, hala nahi duten ikasleei Goethe Institut-eko azterketa ofizialetarako prestakuntza eskainiko zaie.
Edukiak:
• Etxeko antolakuntzak, espazioak eta altzariak, etxe baten deskribapena, sentimenduak, pertsona baten deskribapena, hiriko festak deskribatzea eta gonbidapenak idaztea.
• Futbola eta nazionalitateak, konparaketak egitea, hiria eta norabideak eman, eskolako ordutegiak alderatzea eta tarte libreak topatzea.
• Internet, lekuen eta pertsonen deskribapena, hiri bateko bisita gidatuak eta lehiaketak.
Ikasgaiaren garrantzia:
Beste hizkuntza batzuk ikasteak aukera ematen du bizitza aberasteko, ideia berriak esperimentatzeko, euren burua lantzeko, munduko kultura-aniztasuna balioztatzeko.