Mintegia: Teknologia
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Irakasgai hau proiektuka lantzen da. Modu honetan ikasleari zenbait erronka proposatzen zaizkio eta modu progresibo eta garatuan ikasleek hauek lantzeko estrategia desberdinak garatuko dituzte. Proiektuen garapenean, garrantzia handia ematen zaio norbanako autoerregulazioa lantzeari, baita taldeka lan egiteko gaitasunak lantzeari ere. Planteatzen diren erronkak gizartean ditugun arazo teknologiko, zein digitalak lantze aldera bideratuta daude. Teknologia irakaskagaia teknologia-tailerrean lantzen da eta erabat praktikoa da.
Edukiak:
• Problemak ebazteko prozesua
• Ideien komunikazioa eta hedapena
• Pentsamendu konputazionala
• Ikaste-ingurune pertsonala digitalizatzea
• Zentzu sozioemozionala
Ikasgaiaren garrantzia:
Talde-lanerako gaitasunak indartzen ditu eta DBHko 2. eta 3. mailetako Teknologia eta Digitalizazioa ikasgaietarako oinarri teoriko eta praktiko sendoa eskaintzen du.
Mintegia: Gorputz Hezkuntza
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Ikasgai honek ongizate fisikoa, emozionala eta soziala lantzen ditu, jolasen, kirolen eta gorputz-adierazpenaren bidez. Ohitura osasungarriak garatzea eta emozioen kudeaketa sustatzen dira.
Edukiak:
• Jokoak eta kirolak
• Gorputz-adierazpena
• Ongizate fisikoa, emozionala eta soziala
Ikasgaiaren garrantzia:
Bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzen du, kooperazioa, bizikidetza positiboa eta autoerregulazio emozionala indartuz.
Mintegia: Gaztelania
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Antzerki Tailerra ikasgai praktiko eta sortzailea da, non ikasleek antzerkiaren oinarrizko elementuak ezagutu eta aztertzen dituzten, bai testuetan bai eszenaratzeetan. Ikasleek ahotsaren eta gorputzaren bidezko adierazpena lantzen dute, inprobisazioa eta interpretazioa erabiliz, eta talde-lanean oinarritutako sormen-proiektuetan aktiboki parte hartzen dute, antzerkia komunikazio eta adierazpen tresna gisa ulertuz.
Edukiak:
• Antzerki-generoa
• Ahots- eta gorputz-adierazpena
• Inprobisazioa
• Mikroantzerkia
• Ikasturte amaierako antzezpena
Ikasgaiaren garrantzia:
Komunikazio-gaitasunak, autoestimua eta enpatia garatzen ditu, eta elkarbizitza positiboa sustatzen du.
Mintegia: Frantsesa
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Frantsesa irakasgaian, derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen etapan, ikasleak atzerriko bigarren hizkuntza batera hurbiltzen saiatzen dira, modu ludiko eta erakargarrian. Asmoa da leku askotan presentzia duen hizkuntza baten ikuspegi berri batetik ezagutu eta interesguneak aurkitu ahal izatea. Lau gaitasunak lantzen dira: ahozko ulermena, idatzizko ulermena, idatzizko produkzioa eta ahozko ekoizpena. Hori jolasen, bideoen eta proiektu bidez egiten da.
Edukiak:
• Norbere burua aurkeztea
• Gustuak adieraztea
• Ingurua deskribatzea
Ikasgaiaren garrantzia:
Beste hizkuntza batzuk ikasteak aukera ematen du bizitza aberasteko, ideia berriak esperimentatzeko, euren burua lantzeko, munduko kultura-aniztasuna balioztatzeko.
Mintegia: Gaztelania eta Latina
Ordu kopurua (astean): 2 ordu
Ikasgaiaren deskribapena:
Alemana irakasgaian, derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen etapan, ikasleak atzerriko bigarren hizkuntza batera hurbiltzen saiatzen dira, modu ludiko eta erakargarrian. Asmoa da leku askotan presentzia duen hizkuntza bat ikuspegi berri batetik ezagutu eta interesguneak aurkitu ahal izatea. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza denez, modu aktiboan eta praktikoan barneratuko dituzte hizkuntzaren lehenengo oinarriak. Gainera, hala nahi duten ikasleei Goethe Institut-eko azterketa ofizialetarako prestakuntza eskainiko zaie hurrengo kurtsoetan.
Edukiak:
• Norbere burua aurkeztea
• Gustuak adieraztea
• Ingurua azaltzea
Ikasgaiaren garrantzia:
Beste hizkuntza batzuk ikasteak aukera ematen du bizitza aberasteko, ideia berriak esperimentatzeko, euren burua lantzeko, munduko kultura-aniztasuna balioztatzeko.