ARTE-LAN BAT SORTU

ZER BEHAR DUGU LAN HAU EGITEKO

Internet sarean erabiltzeko ordenagailuak, pantaila bat eta proiektorea.

HASTEKO :

IRAKASLEAK AZALDUKO DU ZEIN IZANGO DEN EKOIZPENA, NOLA IZANGO DEN AURKIBIDEA ALA GIDOIA ETA ERABILIKO DITUGUN PAUSOAK.

GURE IKAS-PROZESUA KONTRALATZEKO ZENBAIT TRESNA DITUGU GURE ESKU.

Ikaste prozesuaren autoebaluaketa.docx
Ekoizpena hasi baino lehen ikaslearen dokumentua.docx
Talde zein bikote lanaren garapenerako ebaluaketa dokumentua.doc
IKASTE KONTRATUA.doc

HASIKO GARA LANEAN!!

ATAZA: ARTE-LAN BAT SORTU

1. JARDUERA: ARTE-LANAREN EZAUGARRIAK ETA BEHARKO DITUDAN MATERIALAK PENTSATUKO DITUT

Kristobal Kolonen garaian ez zegoen argazki makinarik ezta bideokamarik hau dela eta ez daukagu beraien testigantza grafikoak, ez Amerikara heltzean ezta nolakoak ziren pertsonaiak ere ez.

Hala ere zenbait artista, margolari zein eskultorek beraien lana utzi digute. Jarraian daukazue adibide batzuk.

Indigenaren lekuan jartzeko aukera daukazue, pentsatu nola ikusten duen pertsona horrek espainoleen etorrera, beraien hedatze prozesua, nola pixkanaka pixkanaka jabetzen diren lurralde guztiak nola berenganatzen dituzte baliabide guztiak eta azkenean nola osatzen duten Espainar Inperioa zuen lurraldeetan eta moldatu zuen artelana.

Baina, badaukazue beste aukera bat, jarri konkistatzailearen lekuan, gogo eta grina handiz datorrela, ihes egiten beraren egoeratik, edota aberatsa izateko desirarekin datorrena eta horretarako edozein pertsona edo eskubidearen gainetik zapaltzeko prest dagoena.

Artelan hau bakarka zein bikoteka egin ahal duzue.

Hona hemen artelana sortzeko orientabideak , hor ere aurkituko duzue nola egin maketazioa. Begiratu balorazio-eskala fitxa, dokumentu horretan izango duzue eredu zehaztak zuen lana hasteko. Fitxa hori oso baliogarria izango da ebaluaketa egiterakoan.

ARTELANA EBALUATZEKO EREDUA.doc

2. JARDUERA: GURE BIDEAN GELDIUNE BAT EGINGO DUGU: GURE IKAS-EGUNEROKOA IDATZIKO DUGU.

BURUKETAK EGITEKO

Z‍uen lan erritmoan geldiune bat egingo duzue. Nola ari gara ikasten ?, zer ari naiz ikasten? zer kostatzen zait gehien? non daude nire zailtasunak? zein laguntza beharko nuke ? holako galderak baliogarriak izan ahal dira ikasitakoari buruzko erantzunak emateko.

Lana aurrera eramateko badaukazue tresna egokia, hau da, eguneroko koadernoa, horrela zuen ikas-prozesua hobetu ezagutuko duzue. Lan hau norberarena izan behar da derrigorrez.

‍Eguneroko hau idatzi ahal da irakasleak esandako momentuetan ala zure etxean edota klasean dauden gunetan.

Ikasitakoaren egunerokoa.doc

3. JARDUERA: ARTE-LANA AMAITU

Zuen artelana aztertu ondoren eta erroreak zuzendu ostean zuen ikaskide eta irakasle laguntzarekin osatu ahal duzue azkenean zuen artelana.

4. JARDUERA: TALDEKIDEEI PLAZARATZEN DIEGU GURE ARTELANA.

Orain heldu da azken momentua, zuen artelana aurkezteko unea, zuek aukeratu behar duzue nola egin, adierazi behar duzue zuen ahalmen sortzailea aurkezterakoan eta plazaratzerakoan.

Artelana aurrean izanik azaldu zer den, nola dago eginda, zer adierazten duen, zeintzu izan diren inspiratzen diren pertsonak ala egoerak, zein material mota erabili duzuen eta zergatik, zein sentimendu adierazi nahi duzue,...

Argazkiak ala bideo txiki bat atera ahal diozue zuen artelanari, horrela gehitu ahal diozue musika ala komentarioak PHOTO PEACH programarekin erabiltzen, ... hemen daukazue laburmetraia sortzeko orientabideak

WEB 2.0. ERABILTZEN

PHOTOPEACH: ZERBITZU HONEKIN GAUZA DESBERDIN EGIN AHAL DUGU, ADIBIDEZ BIDEO BAT, HISTORIA DIGITALA ( SONIU, IRUDI ETA TESTUEKIN ) .... HORRELA GURE TALDEKOEK, KLASEKOEK, IRAKASLEEK, GURASOEK,... IKUSI AHAL IZANGO DUTE. PHOTO PEACH TUTORIALA .