Gorrotoa, odola eta malkoak. Heriotzatik ihesi.

Gatazka honi buruz galdetzen badiezue zuen familien nagusiei edo zuen inguruko nagusiei ziur historiaren bat kontatuko dizuetela garai horretan umeak zirelako edo beste batzuei gauza asko entzun dizkietelako. Batzuek haien herria suntsituta ikusi zuten, goseak egon ziren, beldur ziren... bere lagunen edo senideen hilketak ikusi zituzten eta batzuek beren aberritik ihes egin behar izan zuten eta kasu batzuetan ez ziren inoiz bueltatu. Agian zuen beste ezagun batzuk gerra ostean jaio ziren eta kontatu dizkiezue garai horretako gosea, miseria eta jazarpena. Ausartuko zarete garai hau ezagutzen?

Ikerketa hasi baino lehen bideo hauek ikus ditzakezue

1. ATAZA: DIAPOSITIBA AURKEZPEN BAT EGIN ETA KLASEAN AZALDU.

2. ATAZA: KONTAKETA BAT ETA IRITZI-ARTIKULU BAT IDATZI .

GAUR EGUNGO EGOERAREKIN KONEKTATZEN...

3. ATAZA: ISTORIO DIGITAL BAT SORTU