Helburu didaktikoak

ULERMEN HELBURUAK – HELBURU DIDAKTIKOAK

1.- Europa eta Amerikaren arteko zenbait migrazio ezagutzea hiru une historikotan:

-Kristobal Kolonen garaia.

-Espainiako guda zibiletik eta frankismotik Amerikara ihes egin zutenen migrazioa.

-Gaur egungo latinoamerikarren inmigrazioa Espainiara.

‍‍2.- Internet erabiltzen jakin informazioa bilatzeko, alderatzeko, interpretatzeko eta argumentatzeko; horrela ikasgelan landutako hiru garai historikoak hobeto ulertzeko.

3.- Hizkuntza trebetasunak (ahozko nola idatzizko adierazmena eta ahozko zein idatzizko ulermena)zuzentasunez erabili honako jarduera eta baliabideetan: diapositiba aurkezpenak egitea, talde bakoitzak landutako une historikoari buruzko mintzaldia ikaskideen aurrean eta hainbat testu mota idaztea unean uneko beharren arabera (egunerokoa, iritzi-artikulua, elkarrizketa, narrazioa, abestia,...)

‍4.- 2.0 Webaren aplikazioak ezagutu ikasgelan ondoko jarduera hauek egiteko: friso kronologiko bat (dipity aplikazioa erabiliz), istorio digitala, argazkiz eginiko film bat, artelan bat (PHOTO PEACH aplikazioa) (GLOGSTER aplikazioa)

‍5.- Sen kritikoa sustatuz edertasuna eta sormena garatu jarduera hauen bitartez: artelanak euskarri desberdinetan (marrazkiak, eskulturak, photoshop, movie maker,…), kanta bat idatzi eta abestea, narrazioak idaztea, egunerokoa, historia zein horma-irudi digitala diseinatzea,…

‍6.- Beste garaietan bizi izandako pertsonen larruan jarri eta gaurko gizartea hobeto ulertzeko enpatia garatu. Bizimodu hobe baten bila beraien herrialdea utzi eta beste lekuetara migratzen diren pertsonen (hala nola beste garaietako gizon eta emakumeen ) sentimenduak eta pentsamoldeak ulertuko dituzte ikasleek.

‍7.- Etorkinekin elkartasuna izatea eta arraza, hizkuntza, kultura, izaera edota pentsaera desberdineko pertsonak errespetatu.

‍8.- Taldeka zein bakarka sistematikoki lan egiten ikasi. Ikasten ikasi eta ikasketa prozesuan autonomia garatzen laguntzen duten baliabide desberdinak erabiliz: ikas-egunerokoa, adibideak, jarraibideak eta orientabideak, balorazio-eskalak, ikasketa erregulatzeko txantiloiak,…

9.- Curriculumeko gaitasunak garatu. Ikasleekin oinarrizko 7 gaitasun hauek landuko ditugu: informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, matematikarako gaitasuna, Giza eta arte kulturarako gaitasuna, giza eta herritartasunerako gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.