Gida didaktikoa

DBH-KO 2. , 3. , 4. MAILA

DENBORALIZAZIOA ETA LANDUTAKO GAITASUNAK

LANDUTAKO GAITASUNAK

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, matematikarako gaitasuna, Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna, giza eta herritartasunerako gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

IKAS-SEKUENTZIA BAKOITZAK: 16 ORDU

Saio zenbaki hauek orientazio moduan hartu behar dira, ikastalde erritmoaren arabera egingo dugunez lanean badakigu batzutan aurrera eta atzerako momentuak daudela.

Gainera kontuan hartu behar dugu irakasleak ere azaltzerakoan ebaluaketa tresnak edo lan orientabideak ematerakoan denbora behar izango duela.

Azkenik gogoratu behar dugu beti daudela ezustekoak: sarea ez dabil, gaixotasunak, ekintza osagarriak, ...

0. ZEREGINA: Atal honetan sartuko ditugu hurrengo parteak:

  • Lan kooperatiboa bultzatzeko momentuak: 3 saio
  • Norberaren korreoa eta google apps azaltzeko denborak: 3 saio


1. ATAZA

  • Internet sarean bilatutako informaziorekin erantzun galderak. Informazio jasotzeko fitxak. 2 saio.
  • Diapositiba aurkezpena sortu. 4 saio.
  • Ahozko adierazpena: 2 saio (1 entsegutzeko, 1 adierazteko )


2. ATAZA

- Ekoizpena osatzeko ( egunerokoa, artelana, elkarrizketa, iritzi-artikulua, kontakizuna, historia digitala, abestia,. ..) 4 saio.

- Ekoizpena adierazi: saio bat

3. ATAZA: ERREALITATEAREKIN KONEKTATZEN:

XXI. MENDEAN KRISTOBAL KOLON: IRITZI-ARTIKULUA.

-Iritzia emateko: saio bat

- Artikulua idazteko: 2 saio

- Besteei irakurtzeko artikulua: saio bat


GORROTOA, ODOLA ETA MALKOAK. HERIOTZATIK IHESI: HISTORIO DIGITALA SORTZEN

- Bideoak ikusi eta galdetegia erantzun: saio bat

- Gaur egungo gizartean dauden arazoak eta gatazkari buruzko informazioa biltzea: saio bat

- Istorio digitala sortu: saio bat

- Egindako lana Besteei aurkeztu : saio bat


POBREZIATIK IHESI. ESPAINIARAKO BIDAI-TXARTELA: HORMA-IRUDI DIGITALA SORTU.

- Hasi pentsatzen eta Gloster programarekin froga bat egin: saio bat

- Bilatu irudiak, testuak, bideoak, musika, loturak: saio bat

- Kartelean testuak idatzi : saio bat

- Kartela egin: saio bat

- Besteei egindako lana aurkeztu: saio bat

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, matematikarako gaitasuna, kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna, giza eta herritartasunerako gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

NOLA EBALUATUKO NAUTE

Ikasleek edozein momentuan jakin behar dute nola eta zertaz izango diren ebaluatuta. Jarraian erabiliko diren txantiloiak dira ikasleak kontuan hartzeko eta jakiteko zeregin bakoitzean nola izango den ebaluatuta; gainera txantiloi hauek baliogarriak izan ahal dira autoebaluaketa eta ko-ebaluaketarako.

TALDEKATZEAK:

- Denbora lerroa ( bakarka zein bikoteka )

- Bideoak ikusi. Lan fitxa bakarka zein bikoteka eta gero komunean jarri.

SEKUENTZIA DIDAKTIKA:

1. ZEREGINA: Informazioa bildu eta diapositibien aurkezpena sortu: Bikoteka eta taldeka.

2. ZEREGINA: Ekoizpena sortu: Bikoteka eta taldeka.

3. ZEREGINA XXI MENDEA: Ekoizpena sortu: Bikoteka eta taldeka.

GALDERA NAGUSIA. Taldeka eta talde osoan.