1. Ataza

1. ATAZA: DIAPOSITIBEN AURKEZPENA EGIN ETA KLASEKOEN AURREAN AZALDU

HASTEKO :

IRAKASLEAK AZALDUKO DU ZEIN IZANGO DEN EKOIZPENA, NOLA IZANGO DEN AURKIBIDEA ALA GIDOIA ETA ERABILIKO DITUGUN PAUSOAK.


ZER BEHAR DUGU LANA EGITEKO?

  • Diapositibak sortzeko programa bat :

- SOFTWARE ASKEA: OPENOFFICE

- POWER POINTa Office suitearekin batera dator.

- ON LINE PROGRAMA: SLIDEBLENDER

  • Internet sarean erabiltzeko ordenagailuak, pantaila bat eta proiektorea.
  • Taldekideen aurkezpenak grabatu nahi izanez gero erabili behar dugu bideo kamara ala argazki kamara bat.


GURE IKAS-PROZESUA KONTRALATZEKO ZENBAIT TRESNA DITUGU GURE ESKU.

IKASTE KONTRATUA.doc
Talde zein bikote lanaren garapenerako ebaluaketa dokumentua.doc
norberaren dokumentuaren ikerketa hasi baino lehen.doc
Ekoizpena hasi baino lehen ikaslearen dokumentua.docx
IKERKETA AMAITU ONDOREN GARAPEN TXOSTENA.docx
ahozko azalpena prestatzeko ikaslearen dokumentua.doc
Ikaste prozesuaren autoebaluaketa.docx

1. ATAZA:

DIAPOSITIBEN AURKEZPENA EGIN ETA KLASE AURREAN AZALDU.


IKERKETA HASIKO GARA

Hona hemen galdera batzuk zuen ikerketa lana laguntzeko egiten, hasi bilatzen informazioa internet sarean.

  • Zeintzuk izan ziren gerra honen arrazoiak?
  • Zenbat urte iraun zuen gerrak?
  • Zer da gerra zibil bat?
  • Nortzuek egin zuten borroka ?
  • Talde bakoitzean, zein talde, alderdi politiko zeuden?
  • Zein aldek irabazi zuen gerra?
  • Bilatu Espainiako gerra zibilari buruzko argazki bat eta honen argazki oina sortu.
  • Bilatu taldeen bandera. Bilatu taldeek egindako propaganda horma-irudi batzuk. Honen oina idatzi.
  • Bilatu taldeen abestirik esanguratsuenak
  • Mapa bat bilatu gerraren bilakaera ikusteko.
  • Zein izan zen emakumeen papera gerra honetan?
  • Gerrak iraun zuen bitartean herritarrek eraso handiak sufritu zituzten‍, horietako bat Gernikako bonbardaketa izan zen. Honi buruzko informazioa bilatu.
  • Jazarpen eta bonbardaketa hauen ondorioz herritar asko eta asko ihes egitera behartuta egon ziren. Noiz eta nora joan ziren?
  • Zeintzuk izan ziren gerra honen ondorioak?


1. JARDUERA: INTERNET SAREAN BILATU INFORMAZIOA ETA DAGOZKION FITXETAN GORDE.

‍‍Galdera hauei erantzunak aurkitzeko internet sarean bilatu behar duzue iturri desberdinetan informazioa, hori egin eta gero zuen ikaskideei ikasitakoa eta landutakoa diapositiba azaltzeko aurkezpena sortuko duzue.

‍‍Laguntza moduan txantiloi edo plantila hauek erabili ahal izango duzue. Txantiloi hauetan ipiniko duzue lortutako informazio mota desberdin ( idatzizkoa, grafikozkoa, mapetan aurkitakoa, irudietan,....) Taldean banatu funtzioak eta lanak, baina gogoratu galdera guztiak izan behar direla erantzunda.

Fitxa hauetan Internet sarean zuen lanerako lortutako informazio garrantzitsua kopiatu eta itsasi egingo duzue.

Gerra zibila.pdf
gerra zibilaren kausak.pdf
Kanpoko laguntza.pdf
Herritarreei egindako erasoaldiak.pdf
Emakumea Espainiako Gerra Zibilean.pdf
Gerraren ondorioak.doc
Erbestea.doc
Abestiak.doc
Argazkiak.pdf
Mapak.pdf
HORMA-IRUDIAK.pdf

INTERNET SAREAN ZENBAIT HELBIDE

2. JARDUERA: ZUEN DIAPOSITIBENTZAKO BIDEOA AURKITU.

Lehenengo erabiliko dugu gure nabegatzailea YOUTUBE weborri ospetsua aurkitzeko. Hor bilatuko ditugu gure lanerako interesgarria eta beharrezkoa diren bideoak. Aurkitu ondoren itsatsiko dugu gure aurkezpenean. Bideo bilaketak bikoteka egin ahal dugu, amaitu ostean zein den egokiena komunean ipiniko dugu eta itsasi egingo dugu gure aurkezpenean.

A‍nimatzen bazarete sortu ahal duzue zuen bideo propioa PHOTO PEACH programarekin. Tutorial honen bidez sortu ahal duzue bideo bat zuen irudi, musika eta testuekin.

3. JARDUERA: GURE BIDEAN GELDIUNE BAT EGITEN DUGU: GURE IKAS-PROZESUAREN EGUNEROKOA IDAZTEN DUGU.

BURUKETAK EGITEKO

‍Z‍uen lan erritmoan geldiune bat egingo duzue. Nola ari gara ikasten ?, zer ari naiz ikasten? zer kostatzen zait gehien? non daude nire zailtasunak? zein laguntza beharko nuke ? holako galderak baliogarriak izan ahal dira ikasitakoari buruzko erantzunak emateko.

‍Lana aurrera eramateko badaukazue tresna egokia, hau da, eguneroko koadernoa, horrela zuen ikas-prozesua hobetu ezagutuko duzue. Lan hau norberarena izan behar da derrigorrez.

‍‍Eguneroko hau idatzi ahal da irakasleak esandako momentuetan ala zure etxean edota klasean dauden gunetan.

Ikasitakoaren egunerokoa.doc

4. JARDUERA: DIAPOSITIBEN AURKEZPENA EGIN.

Bildutako informazioa ( idatzizkoa zein grafikazkoa) orain diapositiben aurkezpena egingo duzue. Hasi baino lehen begiratu Diapositiben aurkezpenak egiteko orientabideak

D‍iapositiben aurkezpena egin ahal dira nahi duzuen programarekin, power point zein beste bat. Aukeratu ondo diseinua, letra tipoa, koloreak, animazioak,...

Zueb ikaskideek zuen lana baloratzeko txantiloi hau erabiliko dute.

Taldeak egindako diapositiben aurkezpena neurtzeko plantilla.doc

5. JARDUERA: AHOZKO AURKEZPENA KLASEAN

Aurkezpena amaitu ostean zuen artean banatuko duzue lana eta diapositibak, nork azalduko duen diapositiba bakoitza. Klase batean egingo duzue saioa, jarraian aurkitu ahal duzue orientabideak zuen ahozko aurkezpena egiteko.

WEB 2.0. ERABILTZEN DUGU

SLIDESHARE: WEB ZERBITZU HONEKIN ESKURATU AHAL DUGU DIAPOSITIBAK GORDETZEKO LEKU BAT, HORRELA BETI EGONGO DIRA ON-LINE ETA GURE TALDEKOEK, KLASEKOEK, IRAKASLEEK, GURASOEK,... IKUSI AHAL IZANGO DUTE.

HEMEN AURKITU AHAL DUZUE SLIDESHARE TUTORIALA

PHOTOPEACH: ZERBITZU HONEKIN GAUZA DESBERDIN EGIN AHAL DUGU, ADIBIDEZ BIDEO BAT, ISTORIO DIGITALA ( SONIU, IRUDI ETA TESTUEKIN ) .... HORRELA GURE TALDEKOEK, KLASEKOEK, IRAKASLEEK, GURASOEK,... IKUSI AHAL IZANGO DUTE. PHOTO PEACH TUTORIALA

YOUTUBE: ZERBITZU HONEKIN AURKITU AHAL DUGU GURE LANERAKO BIDEO DESBERDIN BAINA BAITA ERE GORDE AHAL DITUGU GUK GEUK EGINDAKO BIDEOAK, LAN AURKEZPENAK, AHOZKOAK,... HORRELA GURE TALDEKOEK, KLASEKOEK, IRAKASLEEK, GURASOEK,... IKUSI AHAL IZANGO DUTE.

YOUTUBE TUTORIALA

GAINERA ERABILI AHAL IZANGO DUZUE WINDOWSWKO PROGRAMA HAU MOVIE MAKER HORRELA GEHITU AHAL IZANGO DUZUE TESTUA, EBAKI ZATIAK, IPINI MUSIKA,... JARRAIAN MOVIE MAKER ORIENTABIDE BATZUK