Edukiak

  • Kristobal Kolon Amerikara heltzea: zergatiak eta ondorioak.
  • Espainiako guda zibila: gerran inplikatutako taldeak, gerraren bilakaera eta ondorioak.
  • Immigrazioaren zergatiak. Espainiako gizarteak etorkinak nola hartzen dituen, etorkinak nola moldatzen diren, zer sentitzen duten, ekonomia krisiaren aurrean nola dauden.
  • Interneteko iturri desberdinetan informazioaren lanketa.
  • Diapositiben aurkezpen ona egiteko jarraibideak.
  • Ahozko aurkezpen ona nola egin.
  • Ekoizpen desberdinak egiteko orientabideak: egunerokoa, arte-lana, iritzi-artikulua, elkarrizketa, kontaketa, istorio digitala, horma-irudi digitala, abesti bat idaztea.
  • Web 2.o-ren aplikazio desberdinen ezagutza. Honetarako orientabideak eta tutorialak eskuragarriak egongo dira: SCRIBD, SLIDESHARE (informazioa argitaratzeko eta konpartitzeko), TIMETOAST ( ardatz-kronologikoa egiteko), PHOTOPEACH (istorio digitala sortzeko), GLOGSTER (orma-irudi digitala egiteko)
  • Ikas-egunerokoaren bitartez, ikasle bakoitzak bere ikaskuntzaren bilakaera ezagutu eta kontrolatu.
  • Historiaren egoerak eta gertakizunak ulertzeko beste pertsonen larruan jartzen jakin. Enpatia garatu.