Guk, Artetarrok, Unibertsoa unitate astronomiko ezberdinetan neurtzen dugu. Gure misioetako bat informazioa lortzea da, ea zer motatako neurriak erabiltzen dituzten Lurtarrek, gureekin alderatu ahal izateko eta Lurrera iristeko zenbat denbora erabiliko dugun jakiteko.
1) Taldean lan egiten dugu ordenagailuarekin. Unibertsoko eskalen simulazio honetara sartuko gara. Eskala handitzen hasiko gara hasierako pantailatik pixkanaka pixkanaka, Lurra Eguzki-sistemako zenbait ilargiren ondoan ikusi arte. Hortik aurrera, datuak taula honetan jasoko ditugu:
2) Animazioan kilometroa baino neurri handiagoak agertu dira. Aztertuko ditugu.
Megametroa, gigametroak, terametroa, petametroa, exametroa, zetametroa eta yottametroa metrotik gorako unitateak dira. Luzera neurri hauetan, oso txikietan bezala, hainbeste zero ez idazteko, 10 potentziako notazio zientifikoa erabiltzen da.
Norabide honetako notazio zientifikoari buruz ikasten dugu: notazio zientifikoa
Eta beste hauetan trebatzen gara: Notación científica Educaplus eta Notación científica ThatQuiz
Oso ondo ikusten dugu bideo honetan:
Informazio horrekin, hurrengo ariketak modu kooperatiboan ebatziko ditugu. Lehenik eta behin, boligrafoak mahai erdian utziko ditugu eta batek lehenengo ariketa irakurriko du. Denon artean pentsatzen dugu nola konpontzen den eta, ados gaudenean, bakoitzak bere koadernoan idazten du
Ariketak:
1) Adierazi zenbaki hauetatik zeintzuk dauden idatzita notazio zientifikoan:
a) 583.000.000 c) 0,01·109 e) 15,78·10-5
b) 7,8·109 d) 0,36·10-12 f) 0,00000634
2) Idatzi honako zenbaki hauek notazio zientifikoan:
a) 8.000.000.000 c) 45.872.300 e) 10.011.000.000
b) 0,00000673 d) 0,08591 f) 258.000
g) 0,000000000003 h) 0,00456123
3) Garatu notazio zientifikoan idatzizko zenbaki hauek
a) 3,56·107 b) 4,9·10-9 c) 10-12 d) 8,0003·108
3) Sistema metriko hamartarrarenak ez diren neurri berezi batzuk ere ikusi ditugu: argi-urtea eta Parsec. Bere definizioa web-helbide honetan bilatu eta idatzi egingo dugu. Orain oso distantzia handiak kalkulatzeko gai gara, artetiarrak eta lurtarrak bereizten gaituena bezalakoak.
Ondoren, honako kalkulu hauek egingo ditugu:
Andromeda gure galaxia Lurretik 2.000.000 argi-urtera dago. Zenbat kilometrora gaude?
Eguzkia Lurretik 149.600.000 kilometrora dago. Zenbat urte-argi? Zenbat denbora behar du argiak Eguzkitik Lurrera iristeko?
Artetarrok Marten dugu basea. Lurraren Marte 78.340.000 km-ra dagoela jakinda, zenbat urte behar ditugu Lurrera joateko argiaren abiaduran?
(Urte 1 = 365 egun* 24 ordu* 3600 s = 31.536.000sg)
Kalkulagailu birtualak: