Lurtarrek unibertsoaren egitura ere ikertu dute historian zehar. Giza ezagutzak eboluzionatu ahala aldatu diren ikusmolde eta teoria ezberdinak izan dituzte, antzinako zibilizazioen interpretazio jainkotiarretatik hasi eta egungoetaraino, aurrerapen zientifikoaren eta astronautikoaren ondorioz. Ez dituzte, noski, artetarrok erabiltzen ditugun espaziontziak, baina ahalegin handiak egin dituzte espazioa esploratzeko eta beste izaki batzuekin komunikatzeko. Gure buruek, aurrerapen horiek eta haien historia zeintzuk izan diren jakinaraztea espero dute.
1) Hasteko, lurreko historia astronomikoa ikertuko dugu. Lurreko ordenagailuetan sartuko gara, gure artean lana banatzen. Hurrengo web-orrian dauden pertsonaien banaketa egingo dugu eta guetariko bakoitzak astronomiako pertsonaia ospetsua aukeratu eta bere curriculuma Biokubo batean islatuko du. Personajes famosos de la Astronomía
Biokuboaren aurpegiak:
Pertsonaiaren izena, jaiotza, bizitza
Bere aurkikuntza nagusiak astronomian
Pertsonaia nabarmendu zen ezagutza-arloak
Zergatik izan da garrantzitsua pertsonaia hau?
Pertsonaiaren irudia / argazkia
Pertsonaia honen esaldi ospetsu bat
2) Kurrikuluma egin ondoren, elkartuko gara, pasea egiteko. Bakoitzak bere Biokuboan ikasitako pertsonaia azalduko die besteei ozenki. Hori egiten duen bitartean, besteok taula hau beteko dugu. Horrela, guztion artean, teoria astronomikoen historia ezagutuko dugu.
Pertsonaia
1:...........................
2:....................
....
Garaia
Aportazioa Unibertsoaren ikerketan
Bitxiago iruditu zaidana
3) Orain, banan-banan, gure oharretan oinarrituta, lurreko astronomiaren historia txiki bat idazten dugu.
4) Gure planetan, Artetan, lurraren existentzia ezagutzen dugu Pionner 10 eta Voyager 1 zundek detektatu genituelako. Azken kontaktu hau, bere eguzki sistematik irten zenean jaso genuen, 2012an, bere lurreko denboran, jaurti eta urte askotara, 1977an. Bere barnean, urrezko disko batean, planeta hau gurearen antzekoa izan zitekeela pentsarazi ziguten datu garrantzitsuak zeuden.
Orain, haien informazio sistemetan sartzean, badakigu gizakiek satelite asko (komunikazioak, meteorologikoak...) orbitan jarri dituztela, espazioaren esploraziorako ontziak eta zundak bidali dituztela, nazioen arteko espazio lehiaketa baten ondoren, nazioarteko estazio bateratu bat dutela eta Marten lehen zunda ere jarri dutela.
Diapositiben emanaldi bat egingo dugu lurreko espazio-esplorazioaren historiako 10 mugarri nagusiekin, Artetara bidaltzeko. Bikoteka lan egiten dugu, bakoitzak 5 diapositiba egingo ditu eta gero kronologikoki batuko ditugu. Helbideetan bilatzen dugu informazioa.
Diapositiba bakoitzean honako hauek jarriko ditugu:
Ekitaldiaren argazki adierazgarri bat
Informazio txiki bat esaldi batean
Bideo edo orriren baterako web esteka
Hauek dira aipatuko behar ditugun 10 mugarriak:
Orbitako lehen satelitea
Lehen izaki bizia orbitan
Lehen astronauta espazioan
Lehen gizakia Ilargia zapaltzen
Lehen estazio espaziala
Kapsulen lehen akoplamendua (Soyud)
Lehen anezka espaziala (Columbia)
Orbitako lehen teleskopioa
Nazioarteko estazio espazialaren sorrera (ISS-EEI)
Curiosity sondako MARTEra iristea
5) Amaitzeko, Nazioarteko Espazio Estazioaren web-orrian sartuko gara eta, taldeka, haren edukia aztertuko dugu, gure planetara bidaliko dugun galdetegi honi erantzuteko:
Zenbat denbora darama orbitan ISSak?
Zein astronauta daude une honetan bertan?
Lurreko zein eremutatik ari da pasatzen orain?
Zer esperimentu mota egiten dira ISSn?
Zer ordutegi-tartetan ikusten da ISS Bilbotik igarotzea gaur?
Esteka honetan, ISSren zuzeneko kamera bat ikus dezakegu.
Trebeak bagara, espaziontzien maketak egin ditzakegu paperean:
Sakondu edo errepasatu:
Webgune honetan zientzialari eta astronomo nabarmenei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu: Científicos y Astrónomos notables
Jakin nahi duzu zergatik den hain ospetsua Stephen Hawkings?
Julio Verne ,1865ean, "Lurretik ilargira" liburuan espazio bidaiak irudikatu zituen idazlea izan zen. Abenturen irakurketa ona, helbide honetatik deskargatu dezakezu.
1902an, Georges Méliesek zinema mutuko lehen filmetako bat egin zuen ilargirako bidaiaren gaiarekin. "Le Voyage dans la lune" du izena. Bideo honetan ikus dezakezu.