Dirudienez, lurtar batzuek uste dute beren patua zenbait konstelaziok zuzentzen dutela, eta agindu dizuete, metodo zientifikoari jarraituz, ikerketa bat egin dezazuela oker daudela konbentzitzeko. Taldeka lan egingo duzue hainbat ikerketa kontrastatu ahal izateko. Emaitzekin txosten bat egingo duzue, Jakintsu Handien Kontseilura bidaltzeko.
1) Wikipedian Astronomiaren eta Astrologiaren definizioak bilatuko ditugu, gure txostenean idazteko. Zer alde dago funtsean?
2) Hurrengo bideoaren lehenengo 5:30 minutuak ikusiko dugu klasean: Escépticos 3, ¿todo está escrito?, non Luis Alfonso Gámez eta Jose A. Pérez adituek gaia ikasle batzuei planteatzen dieten.
3) Ikerketa txiki bat egingo dugu, metodo zientifikoari jarraituz. Horretarako:
4) Taldera itzuliko gara aurreko bideoko 15:00etatik 17: 13ra arteko minutuak ikusteko. Zer gertatu da?
5) Bakoitzak bere ikerketaren emaitzak azaltzen ditu eta, guztion artean, egoki iritzitako ondorioen zerrenda idazten dugu. Gero, taldetan banatu, dokumentu komun bat ireki eta lana banatu genuen txostena egiteko. Txosten honen egitura honako hau da: