Misioa: izar-objektuak

Bai Artetiarrek bai Lurtarrek ezagutzen dugun unibertsoa hainbat elementuz osatuta dago. Guk izen ezberdinez deitzen diegun bezala, misio honetan lurreko biztanleek nola deitzen dituzten ezagutuko dugu, gure izenekin parekatzen den ala ez egiarazteko. Eguzki-sisteman ere zentratuko gara eta haren neurriak maketatuko ditugu.

1) Aurreko misioan izar objektu batzuk ikusi ditugu. Horiei buruzko informazio gehiago bilatuko dugu gure basera bidaltzeko. Lehendabizi banaka lan egingo dugu, gero taldean partekatzeko.

Artetaren definizioa Wikipedian aurkitutako "lurreko" izar objektu hauekin parekatzen dugu:

Planeta/Satelitea/Izarra/Galaxia/Pulsar/Zulo beltza/Meteorito/Asteroide/Kometa

2) Lurran, Bit-sistema Eguzki-sistema deitzen da. Sistema hone arteko distantzien simulazioa egingo dugu.

Eguzki-sistemari buruzko Animazio hau ikusi ondoren, beren datuak hurrengo taulan idazten ditugu.

Oso kantitate handiak direnez, eskala honekin murriztuko ditugu:

  • Diametroarentzat: 1 cm = 10.000 km

  • Distantziarentzat: 1 cm = 1.000.000 Km

Taula emaitzekin berregiten dugu, murrizketa eskalaren bidez aplikatu ondoren.

Orain A3 orri batean planetak eta eguzkia marrazten ditugu eskala honekin.

Interneten planeten irudiak bilatu eta gure neurrietara eskalatzen ditugu "Paint" motako aplikazio batekin. Inprimatu, moztu eta gure A3n jarriko ditugu.

Beste jarduera batzuk:

  • Patiora irtengo gara metro batekin eta argazki-kamera batekin, eta dagokion distantziara jarriko gara. Argazki bat ateratzen dugu.

  • Google Maps aplikazioan, gure hirian-herrian eguzki-sistemako planetak zein distantziatara egongo ziren seinalatzen dugu.

Sakondu edo errepasatu: