Izar-bitakoraren koadernoa

Izarrarteko mezua jasotzen... bip bip

Andromeda galaxiaren Linus sisteman dagoen ARTETA planetako izar flota zientifikokoak zarete. Urte hauetan zuen misioa unibertsoa esploratzea da eta Eguzki-sistemara arte heldu zarete, Pluton planeta base bat jezartzen.

Zuen Buruek adierazi dizuete hurrengo helburua LURRA planeta dela. Zeregina oso garrantzitsua da. Artetiarrok lurtarrekin adiskidetasuna ezarri nahi duzue eta zuen antzeko baldintzak dituzten beste planeta batzuekin ezagutzak partekatu nahi dituzte. Lurreko zunda batekin kontaktua izan da, eta, base Nagusian gordetako txosten baten arabera, antza denez, Lurrean baldintza horiek betetzen dira.

Informazio zehatza eskatu dizuete interesatzen zaizkizuen zenbait alderdiri buruz, haien izar-egoerari buruzko datuak, espazioa eta denbora neurtzeko modua, garapen teknologikoa edo eguzki-sistemaren egitura.

Informazioa datu-base zentralean jasoko da, eta ondoren Artetako Kontseilu Gorenak aztertuko du. Misio zehatz gisa emango zaizue, eta horiek amaitu ondoren, txosten orokor batean antolatu beharko dituzue. Misio bat amaitzen duzuen bakoitzean, eginkizunaren kontrol moduan, espazioko ibilbide-orria beteko duzue.

Horiek gauzatzeko, Lurrera joango zarete espazioan zehar bidaiatuz, eskatzen dizkizuten datu guztiak emango dituzue eta Lurraren sistema informatikoetan sartu beharko zarete informazio bila.

Misioak erabateko lehentasuna du. Indarrak lagun zaitzatela!

Egilea: Pilar Etxebarria, Leioako Berritzegunea

Castellano: Cuaderno de bitácora estelar

Galego: Caderno de bitácora estelar (Noemí Díaz Vázquez, IES Plurilingüe Eusebio da Guarda)

Proiektua paperez deskargatzeko esteka