Liburu Trukea

LIBURU ALOKAIRUA

- Gurasoek proposatutako Ekimena da.

- LH1- DBH 4 Bitarteko ikasleentzat.

- Helburuak:

· Familiak aurreztea.

· Ondasun kulturalei balioa ematea.

· Ahal den liburu, hiztegi, irakurgai… gehien erabiltzea.

· Elkartrukea eta elkarlana.

Funtzionamendua:

- Maiatzean, izen emateko idatzia pasako da. Ekainaren 22rarte, izango dute gurasoek, izen emateko epea. Data honetatik Aurrera, ez da, izen emateko aukerarik egongo.


- Irailean, haurrek, ikastolan jasoko dituzte liburuak. Liburu denak, ez dira berrerabilgarriak. Beraz berrerabili ezin diren liburuak, norberak erosi behar ditu.


- Berrerabilgarriak diren liburu hauen, kostu errealaren %33 ordaindu beharko da. Ikastolak kobratuko dio familia bakoitzari dagokiona, kontu korrontetik.


- Haurrek, ikastolan jasotako liburuak, etxera eraman eta forratu egin beharko dituzte.


- Etxeetan, liburu hauek zaintzearen ardura lantzea, eskatuko zaie gurasoei; haurrek ahalik eta txukunen zain ditzaten liburuak.


- Ekainean, liburu guztiak (alokairukoak) ikastolara itzuli beharko dituzte; itzultzen ez dituztenei kobratu egingo zaie.

Geletako guraso ordezkarien bete beharrak:

- Liburuak jasotzean, liburu danak daudela ziurtatu.


- Erabilitako liburuak, hurrengo urtean erabiltzeko egokiak diren ala ez, bereiztu.

Loteak osatu, eta honen arabera, erosi behar diren liburuen zerrenda osatu.


- Irailean, ezer faltako balitz, osatu.

Arduradunarekin harremanetan jartzeko: