Etxerako Lanak

Iazko ikasturtean hausnarketa prozesua ireki genuen etxerako lanei Uzturpe ikastolan ematen genion trataera aztertzeko. Prozesua nahiko sakona izan da eta bertan irakasleetatik hasi eta ikasle zein gurasoen partaidetza ere oso garrantzitsua izan da, gainera, Joxe Amiama adituak ere laguntza paregabea eskaini digu.

Erabakiak hartu aurretik oso garrantzitsutzat jotzen genuen etxerako lanen zertarakoa finkatu ondoren, tipologia zehaztea eta horrela egin dugu.

Uzturpe ikastolako etxerako lanen inguruko erabakien xehetasunak jakin nahi badituzu klika ezazu hemen.