Beldurrak

BELDURRAK

Arakatzeko sena piztu eta denbora batera agertzen da sen hau.


  • Beldurrak arriskutsuak diren egoerak identifikatzen eta haietatik defendatzen laguntzen du. BELDURRA guretzat arriskua edo mehatxua suposatzen duenaren aurrean agertzen da.
  • Beldurra ongi bideratuz gero baliagarria izan daiteke,beldurra sentitzen dugu, horrek ABISUA ematen digu, eta horrela adi gaude gure jokaera positiboki bideratzeko.
  • Gure eboluzioan iraun badugu beldurrari esker izan da hein handi baten. Gizaki orok du beldurra noizbait; hazi ahala, hauetako batzuk desagertu egiten dira eta beste batzuk agertu.
  • Beldurrak saiheste, ihes egite edo paralizatze portaerak ekartzen ditu.
  • Beldurrak atxikimendu portaera pizten du eta haurra portu seguruaren, hau da, atxikimendu-irudiaren bila hasiko da. Atxikimendu figurak afektiboki, ukituz, besarkatuz… erantzunez gero, beldurra desagertu edo jasangarri egingo da.
  • Beldurrez dagoen haurrak ez du miatzen, eta jakin-mina itzali egiten zaio. Beldurrez dagoen haurrak bere buruko jarduna moteldu egiten du eta blokeatuta senti daiteke. Beldurra da pentsamenduak duen oztopo nagusia eta, ondorioz, haurraren jokabidearen eragile nagusienetarikoa.


Sen hau itzaltzeko, beharrezkoa da haurrari babesa eta segurtasuna ematea, horri esker jarriko baita haurra prest ekintzarako eta ikaskuntzarako.