ARAUAK ETA MUGAK
Haziera teoria guztiak bat datoz: mugak beharrezkoa dira haurrak aske eta seguru hazteko
ARRAZOIAK:
Mugak jartzeko zailtasunak. Zergatik?
Rebeca Wild-en arabera bi arrazoi daude zailtasun horien atzean ('”Libertad y límites. Amor y respeto”):
“Askotan gaizki ulertzen dugu askatasuna; mugarik ez jartzearekin nahasten dugu, eta hori ez da askatasuna;
eta bestetik, beldurra dago mugak gaizki erabiltzeko, eta seme-alabak kaltetzeko”.
Autoritatea = Autoritarismoa
Nolako mugak?
Rebeca Wild: “Mugak ez badira benetan beharrezkoak eta helduak nahi duen emaitza bat lortzeko erabiltzen badira edo haurrarengan obedientzia ezartzeko baliatzen baldin badira, orduan benetako muga izateari uzten diote”.
Arrazoituak eta zentzuzkoak, zehatzak/argiak, aplikagarriak, eta baikorrean formulatuak, adinari egokituak…
Gure helburua arduratsua izatea, erantzunkizunez jokatzea, izango da (eta ez esaneko).