Herriko liburutegia kultur etxean kokatuta dago, plaza barrenean, herriko erdigunean.
1978. urtean jaio zen, herritik eta herriarentzat, bolondres taldetxo baten lanari esker, eta udaletxean kokatu zen. 1987 urtean kultur-etxearen irekitzearekin hartu zuen egun duen kokalekua.
Liburutegiaren misioa norbanako orori kulturara, hezkuntzara eta informaziora sarbide librea bermatzea da, hau da, komunitateko erreferentziazko erakunde izatea irakurketaren, etengabeko prestakuntzaren, ezagutza trukearen eta sormenaren balioa sustatzeko.
Ondoko balore hauek lantzen eta sustatzen ditu liburutegiak:
Herritarrenganako gertutasuna, irisgarritasuna, hurbiltasuna eta gardentasuna
Lankidetza: liburutegi artekoa eta herri barnekoa
Berrikuntza, bilakaera eta egokitzapena, komunitatearen beharretara eta gizartearen ezaugarrietara
Komunitate osoarentzako kalitatezkoa, aktiboa, eskuragarria, elkarreragilea eta inklusiboa den zerbitzua eskaintzea.
Ondoko egitasmo hauek bideratzen ditu, edo parte hartzen du, liburutegiak:
Ipuinen ordua, Gu ere kontalari, Azalerako ipuinak
Publiko desberdinentzako ipuin kontaketak profesionalekin
Kontalaritza tailerrak
Gai desberdinen buruzko hitzaldi eta tailerrak
Liburu aurkezpenak, eta idazleekin topaketak
Hitzez-pitz euskarazko irakurketa taldea
Sormen eta adierazpen artistikoa sustatuz: Artista liburuak eskulan tailer familiarrak eta erakusketa/zozketa, marrazki edota irakurpuntu lehiaketa, Liburu bat Opari dinamika…
Eskolarekin elkarlanean: HH4-LH6 bisita gidatuak, liburuzain laguntzaile arratsalde batez dinamika, motxila ibiltaria.
BibioBero eta BiblioHotz dinamikak
Giza Biblioteka
Astrotopaketak
Interesguneak eta gai desberdinei buruzko irakurketa gomendioak. Biblioporrak eta Neguko gida eskualdeko liburutegiekin elkarlanean
Elgetan Berbetan egitasmoaren koordinazioa eta dinamizazioa
Heziketa digitala, Altxa Burua Elgeta eta Herri Hezitzailea dinamiketako parte aktiboa