Ikastetxea Elgetako erdigunean kokaturik dago, Maala kalean.
Eskola Euskal Eskola Publikoaren sare barruan dago. Bertan, 2 urtetik 12 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen da, eta ikasturte honetan 112 ikasle daude. Herriaren demografiak ikastetxearen tamainan eragin zuzena izan du beti. Garai batean Eskola Txikien sareko partaide izan zen. Ondoren, handitzeko joera bat izan zuen eta azken urteetan, aldiz, txikitzeko joera batean sartua dago. Halere, eskolak bere izaera mantendu izan du beti: gertuko eta familiako eskola.
Elgetako Herri Eskolan komunitateko eragile ezberdinekin elkarlanean aritzen da hainbat ekintza eta proiektu aurrera eramateko. Horien artean ditugu:
Ikaskuntza kooperatiboa
Mugimendu autonomoa
Eskolako baratza
Ikastetxeklik (energia eraginkortasunerako proiektua)
STEAM proiektua: Urmaela
Hamaiketako Osasungarria
Elkarbizitza eta Hezkidetza batzordea eta BAT taldea
Heziketa digitala, Altxa Burua Elgeta eta Herri Hezitzailea dinamiketako parte aktiboa.
Egitasmo hauen bidez ondoko helburuak asetzeko lan egiten da:
Euskararen erabilera bultzatzea.
Euskal kultura eta ohiturei garrantzia eman eta transmititzea.
Ikasleak eskolara pozik etortzea, tratu atsegina eta gertukoa emanez.
Ikaslea ikasketa prozesuaren ardatz izatea, ikaskuntza esanguratsua ziurtatzeko.
Pertsona bakoitzaren berezitasunak ezagutu, aintzat hartu eta horietara moldatzea.
Ikasleei eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko estrategiak garatzen laguntzea.
Genero ekitatea (berdintasuna) bultzatzea.
Etorkizunerako pertsona kritikoak heztea.
Ikasleen sormena bultzatzea.
Ingurumenaren arazoez kontzientziatzea eta jarrera jasangarri eta aktiboa bultzatzea.
Gizartean dauden desberdintasunen aurrean errespetua eta jarrera positiboa sustatzea.
Ikasle orori bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean (ingelera) komunikazio gaitasunak garatzen laguntzea.
Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabili eta bultzatzea
Irakaslegoaren etengabeko formazioa jasotzea.
Komunitate osoaren parte-hartze aktiboa bultzatzea eta eskolaren parte sentitzea.